Xabierko gaztelua

Xabierko gaztelua Nafarroa Garaiko Xabier hiribilduaren muino batean dagoen gaztelua da, Iruñetik 52 km ekialderantz eta Zangozatik 8 kilometrotara kokatuta.

Historia

Gaztelua X. mendekoa omen da. Gaztelua eta gertuko hiribildua Antso VII.a Nafarroakoak 1223 inguru lortuak ziren. Nafarroako erregeak Aragoiko infanteari 9.000 soseko mailegua eman eta berme moduan gaztelua eta herria okupatu zituen. Azken epea bukatu eta aragoiarrak ezin izan zuenez dirua itzuli, behin betiko geratu ziren Nafarroan. Era horretan Escó, Peña, Petilla, Gallur, Trasmoz, Sádaba, eta beste hainbat gaztelu ere lortu zituen.

1236an Tibalt I.ak Adan Sadakoari eman zion. Sada leinuan egon zen 1474an Joana Aznarez Sadak Martin Azpilkueta baztandarra ezkondu arte. Azpilkuetako jaunaren alaba Mariak Joanes Jatsu ezkondu zuen, eta Joanes gazteluaren jaun bihurtu zen.[1]

 
Gazteluaren ikuspegi panoramikoa.

1512ko Nafarroako konkista eta gero, Joanes Jatsu eta haren oinordeko Mikel Jatsu Azpilikueta agaramontarrek Nafarroako errege-erreginen alde egin zutenez, Cisneros kardinalak 1516an gazteluaren eraiste osoa agindu zuen. Zorionez, mozketa bat baino ez zuten egin:[2]

Inguruko harresia bota zuten, eta baita bertako almena eta gezileihoak ere. Lubakia bete zuten, lurrazala parekatuz. Portada erraldoiak hautsi zituzten. Dorre biak bote ziztuzten. Zubi altxagarria eta lorategia hondatu zituzten. San Migel dorrea erdira beheratu zuten.

Oinordetza oinordetzaz gaztelua, Xabier herriarekin batea, Villahermosako dukeen eskuetan bukatu zen.

XIX. mendearen bukaeran gaztelua erortzeko zorian zegoen eta María del Carmen de Aragón-Azlor Villahermosako dukesak ordainduta, Angel Goikoetxea arkitektoak zaharberritu egin zuen gaztelua[1].

XX. mendearen hasieran, Villahermosa dukesak gaztelua eta eraikitako basilika Jesusen Konpainiari eman zion.

Urtero, martxoaren hasieran, Nafarroaren eta Euskal Herriaren zaindari den Frantzisko Xabierkoa omentzeko, gaztelura doan erromesaldia egiten da, Xabierraldi izenekoa.

Harresiak. 

Harresiak.

Ondoan dagoen XIX. mendeko basilika. 

Ondoan dagoen XIX. mendeko basilika.

Basilikaren barnealdea. 

Basilikaren barnealdea.

Xabierko jaunen armarria, egun Xabier hiribilduarena dena. 

Xabierko jaunen armarria, egun Xabier hiribilduarena dena.

↑ a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman hiru izeneko erreferentziarakoSagredo Garde, Iñaki: "Navarra. Castillos que defendieron el Reino" (2006) Iruñea, Pamiela ISBN 84-7681-477-1
Photographies by:
Statistics: Position
2691
Statistics: Rank
44924

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
593284761Click/tap this sequence: 8841

Google street view

Where can you sleep near Xabierko gaztelua ?

Booking.com
487.408 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 34 visits today.