Zaraitzu (zaraitzueraz: Zaitzu) Euskal Herriko ibar eta unibertsitate bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 81,8 kilometrora. Altuera 540 eta 2019 metro artekoa da, eta 335,6 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 1337 biztanle zituen.

Pirinioetako ibar honetan Orhi mendia da nagusi, eta izen berezko ibaiaren ibilbideari jarraitzen dio. Kontraste eta desnibel handia dago Iratiko oihaneko mendi zuhaiztien artean, Aldegaña inguruan, eta ibaiak Atabean osatzen dituen ibarbide txikien artean, Errartean ibaxa meharretik igarota. Arkitektura tipikoa apur bat aldatzen da hegoaldetik iparraldera; izan ere, altuera zenbat eta handiagoa izan, orduan eta nabarmenagoak dira teilatuak, Otsagabia bezalako eremuetan lau isurialde baitituzte, eta ez bi. Ibaxa oso estua denez, etxeak elkarren ondoan daude eta altuera ezberdinak dituzte. Hormak zuriak dira, harri grisaxkaz apainduta daude eta zurezko e...Irakurri gehiago

Zaraitzu (zaraitzueraz: Zaitzu) Euskal Herriko ibar eta unibertsitate bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 81,8 kilometrora. Altuera 540 eta 2019 metro artekoa da, eta 335,6 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 1337 biztanle zituen.

Pirinioetako ibar honetan Orhi mendia da nagusi, eta izen berezko ibaiaren ibilbideari jarraitzen dio. Kontraste eta desnibel handia dago Iratiko oihaneko mendi zuhaiztien artean, Aldegaña inguruan, eta ibaiak Atabean osatzen dituen ibarbide txikien artean, Errartean ibaxa meharretik igarota. Arkitektura tipikoa apur bat aldatzen da hegoaldetik iparraldera; izan ere, altuera zenbat eta handiagoa izan, orduan eta nabarmenagoak dira teilatuak, Otsagabia bezalako eremuetan lau isurialde baitituzte, eta ez bi. Ibaxa oso estua denez, etxeak elkarren ondoan daude eta altuera ezberdinak dituzte. Hormak zuriak dira, harri grisaxkaz apainduta daude eta zurezko elementuak dituzte, hala nola leihatilak edo habeak.

Bertako biztanleak zaraitzuarrak (zaraitzueraz: zaitzuarrak) dira. Ibarburua Ezkaroze udalerria da, non batzordetxea da.

Photographies by:
Joxemai - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
1206
Statistics: Rank
96995

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
592487631Click/tap this sequence: 9579

Google street view

Where can you sleep near Zaraitzu ?

Booking.com
489.905 visits in total, 9.197 Points of interest, 404 Destinations, 70 visits today.