Errege Bardea

Errege Bardea (gaztelaniaz: Bardenas Reales) edo Bardea Nafarroako hego-ekialdeko eskualde natural zabala da, basamortu itxurakoa, 41.845 hektareako eremua hartzen duena. Landaredia urria denez, urak azkar eta sakon higatu ditu bertako buztinezko geruza marroixkak. Era horretan, sakan, trokarte, sorgin-tximinia eta muino lekuko ikusgarriak eratu dira.

Bardean ez da gune populaturik, eta ez dago inolako udalerrira adskribatuta. Nafarroako Erriberako 19 herrik erabiltzen dute lurralde hori, Bardeako mugetan daudenak batzuk (Buñuel, Fustiñana, Cabanillas, Tutera, Arguedas, Valtierra, Cadreita, Alesbes, Caparroso, Melida, Santacara eta Zarrakaztelu) eta mugetatik urrun besteak (Corella, Cortes, Milagro, Martzilla, Funes, Azkoien eta Faltzes). Hauez gainera, Erronkari eta Zaraitzu ibarrek eta Olibako monasterioak ere dute Bardearako eskubidea. Horiek denek Errege Bardeako Komunitatea osatzen dute.

1999an, Nafarroako Gobernua...Irakurri gehiago

1999an, Nafarroako Gobernuak parke natural izendatu zuen, eta 2017an Natura 2000ko Kontserbazio Bereziko Eremu.2000an, biosfera erreserba izendapena eman zion UNESCOk. Hiru natura erreserba daude parkearen barnean: Caídas de la Negra, Rincón del Bú eta Vedado de Eguaras. Azken hau, geografikoki Bardean egon arren, administratiboki Arguedas udalerriaren barnean dago. 1951tik, Espainiako Aire Armadak 2.222 hektareako tiro eremua dauka Bardean. 2016an, tiro eremua kentzeko eskatu zuen Nafarroako Parlamentuak.

Photographies by:
flipao - CC BY-SA 2.0
Statistics: Position
3167
Statistics: Rank
102100

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
589726143Click/tap this sequence: 3882
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Errege Bardea ?

Booking.com

What can you do near Errege Bardea ?

8.713.198 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 2.338 visits today.