Iratiko oihana Euskal Herriko basorik handiena da, Europako pagadi-izeidi handienetan bigarrena (Alemaniako Oihan Beltza baizik ez da handiagoa). Guztira 17.000 bat hektarea ditu, Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Nafarroa Garaian. Pirinioetako bi aldeetara dago Iratiko oihana, Orhiko gainetik Orbaizetako lurretaraino, Aezkoako mendebaldean. Pago eta izeiez gainera, ugari dira pinuak eta arteak. Hango zuhaitz espezie batzuk otsalizarra, astigarra, sahatsa, ezkia eta zumar hostozabala dira; eta, zuhaixken artean, ezpela, hurritza, gorostia, elorri zuria, ipurua eta basarana. Baso gaztea da, orain dela 12.000 urte sortua.

Mitologiari dagokionez, basoa Euskal Herriko elezahar eta mitoen gune garrantzitsua da, batez ere Basajaunen bizilekuetako bat.

Iratiko oihanaren eremu bat, Lizardoia izenekoa, Aztaparretarekin batera, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2017an, Europako beste pagadi batzuekin batera.

Photographies by:
Srg1989 - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
806
Statistics: Rank
231767

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
184963752Click/tap this sequence: 2736
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Irati ?

Booking.com

What can you do near Irati ?

9.005.544 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.595 visits today.