Context of Euskal Herria

Euskal Herria Europako herrialde bat da. Historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroaren inguruan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena. Zazpi lurralde historiko edo probintzia ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Hala ere, ez dago haien arteko antolamendu politiko-administratibo egituraturik. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 km² ditu, eta 3.193.513 biztanle zituen 2020an.

Iruñea hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion XVIII. mendearen hasieran Joanes Etxeberri Sarakoak: «Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia». Hiririk handiena Bilbo da, eta Gasteiz de facto Euskal Autonomia Erkidegoaren hiriburua da. Gainera, beste hiru udalerrik dute 100.000 biztanle baino gehiago. 1980tik aurrera, Euskal Herria hiru e...Irakurri gehiago

Euskal Herria Europako herrialde bat da. Historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroaren inguruan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena. Zazpi lurralde historiko edo probintzia ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Hala ere, ez dago haien arteko antolamendu politiko-administratibo egituraturik. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 km² ditu, eta 3.193.513 biztanle zituen 2020an.

Iruñea hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion XVIII. mendearen hasieran Joanes Etxeberri Sarakoak: «Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia». Hiririk handiena Bilbo da, eta Gasteiz de facto Euskal Autonomia Erkidegoaren hiriburua da. Gainera, beste hiru udalerrik dute 100.000 biztanle baino gehiago. 1980tik aurrera, Euskal Herria hiru eremu politikotan banatu da: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea Espainian, eta Frantziako euskal lurraldea Pirinio Atlantikoetan, 2017tik Euskal Hirigune Elkargoa bilakatua. Euskal Herriko biztanleei euskal herritar edo —gaur egun gutxiago erabiltzen den izena— euskotar deritze; lurraldeari izena eman dion hizkuntza jakin edo hitz egiten dutenei, berriz, euskaldun.

Gizaki modernoa orain dela 35.000 urte iritsi zen gaur egungo Euskal Herrira, eta historiaurrean labar-artea zein hainbat monumentu megalitiko utzi zituzten. VII. mendetik aurrera, Erdi Aroko baskoiak agertzen hasi ziren, eta Baskoniako Dukerriaren inguruan kokatu ziren. 824an, Iruñeko Erresuma hasi zen eratzen Orreagako Guduen lorratzean (778 eta 824), Antso III.a Handiaren erresumatik XII. mendera Nafarroako Erresuma bihurtzekoa. Errando II.a Aragoikoa gaztelar leinuko erregeak, baina, garai bateko Nafarroaren erdigunea inbaditu zuen 1512an, eta Gaztelako Koroari atxiki. Pirinioez iparraldera, Nafarroa independenteak mende batez iraun zuen. Frantziako Iraultzaz eta Karlistaldien garaian, Frantzia eta Espainiako nazio estatuen zentralizazioa gailendu zen. XIX. mendean, baina, industrializazioaren epelean, eusko abertzaletasuna sortu zen. XX. mendera arte, hala ere, gerra gogorrek astindu zuten Euskal Herria, Francoren diktadura zapaltzailea ere tartean. Euskal gatazka piztu zen testuinguru horretan.

Euskal Herriaren lehen aipamena XVI. mendekoa da, Juan Perez Lazarraga egile arabarrak eta Joanes Leizarraga nafarrak idatzita. Euskaldunak egungoan baino lurralde zabalagoan bizi izan dira iraganean, eta egungo lurralde identifikazioa XVII. mendean hasi zen eratzen: Axular idazleak euskaldunen egungo hedadura politiko-administratiboa aipatzen du Geroren aitzin-solasean.

Phrasebook

Kaixo
Kaixo
Mundua
Mundua
Kaixo Mundua
Kaixo Mundua
Eskerrik asko
Eskerrik asko
Agur
Agur
Bai
Bai
Ez
Ez
Zelan zaude?
Zelan zaude?
Ondo, eskerrik asko
Ondo, eskerrik asko
Zenbat da?
Zenbat da?
Zero
Zero
Bat
Bat

Where can you sleep near Euskal Herria ?

Booking.com
489.928 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 93 visits today.