Erriberriko Errege Jauregia

Erriberriko Errege Jauregia edo Erriberriko gaztelua Nafarroako errege-erreginen egoitza izan zen, XIII. eta XIV. mendeetan Erriberrin eraikitako eraikin militarra. Karlos Noblearen erregealditik aurrera Nafarroako Erresumako Gortearen egoitza izan zen. Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago. Alboan, atxikia du Andre Maria Erreginaren eliza.

Historia
 
Erriberriko jauregia XIX. mende amaieran edo XX.aren hasieran, Isidro Gil Gabilondo margolari azkoitiarrak (1843 - 1917)

Jauregia eraikitzerakoan ez zuten proiektu "osoa" egin eta mendeetan zehar eginiko etengabeko lanen emaitza da. Gaur egun, jauregia hiru zatitan banatua dago: Jauregi Zaharra (egun Espainiako Turismo Paradore dena), San Jurgi kaperaren hondakinak eta Jauregi Berria.

Jauregi Zaharrak, izenak dioen bezala antzinakoenak, oinplano laukizuzena du eta erromatar garaiko praetorium-a dela uste da[1], babes sistemako eraikuntza garrantzitsuena. Horma eta dorreetako oinetan erromatar garaiko aztarnak aurkitzen dira, I. mendekoak[2][3].

Gaurko itxura ematen dioten lan nagusiak Antso VII.a Nafarroakoaren erreinaldian, XIII. mendean, hasiak izanda ere, gehiena XIV. mendearen bukaeran eta XV. mendearen hasiera artean egin zuten, batez ere 1402-1424 tartean. Garai hartako Nafarroako erregeak, Karlos Nobleak, gaztelua errege egoitza bihurtzea erabaki zuen eta beraz jauregiek behar zituzten apaingarriz bete zituen. Evreux leinuko errege hura ezagunagoa da kultura eta jauregiko luxuzko bizimoduagatik, bere kanpaina militarrengatik baino, eta horren lekuko da Erriberriko jauregia, garaian Europako luxuzkoenetariko bat.

Karlos III.a Leonor Trastamarakoarekin ezkondu zen 1375ean, eta zortzi seme-alaba izan zituzten. Horien artean zegoen Zuria erregina (erregealdia 1425-1441 artean), Vianako printzearen ama. Biek Erriberriko gorteko bizimodu lasaia gozatu zuten, XVI. mendea hasi arte.

1512ko Gaztela eta Aragoiko erresumen Nafarroako konkista eta gero jauregiaren hondatzea hasi zen, bakarrik erregeordeek noizean behin erabilia izan zelako. Pixkanaka-pixkanaka hondatzen ari bazen ere, XIX. mendearen hasieran oraindino zutik zegoen eta Iberiar Penintsulako Gerran, 1813an, Espoz y Minak erabaki zuen jauregia erretzea Napoleonen tropek erabil ez zezaten.

1923an Nafarroako Foru Aldundiak iragarri zuten lehiaketa gaztelua zaharberritzeko. Lehiaketaren irabazleak Javier eta Jose Iarnotz izan ziren[2] eta egungo itxura sortu zuten lanak 1937an hasi zuten. Lanak oraindino bukatzeke daude izan ere gazteluaren jatorrizko egitura berreskuratzea dute helburu, antzinako eraikina eta zaharberritutakoa bereiziz. Tamalez, harresiak betetzen zuen barne-dekorazio joria behin betiko galduta dago, gaztelua inguratzen zuten kanpoaldeko lorategiak bezala.

Jusué Simonena. (1985)., 234 or.. ↑ a b Gil Cornet, Leopoldo. (2004). Papeles del Partal: revista de restauración monumental. Academia del Partal, 121-153 or. ISSN 1695-3029.. Martínez de Agirre. (1987)., 142 or..
Photographies by:
Consuelo Fernandez - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
2288
Statistics: Rank
55134

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
596328471Click/tap this sequence: 6118

Google street view

Where can you sleep near Erriberriko Errege Jauregia ?

Booking.com
489.896 visits in total, 9.197 Points of interest, 404 Destinations, 61 visits today.