Phoenix parkea

Phoenix Parkea (ingelesez Phoenix Park eta irlanderaz Páirc an Fhionn-Uisce) Europako hiri-parkerik handiena da, Irlandako Dublin hiriburuaren erdigunetik ipar-ekialderuntz 3 kilometrotara dago.. Londoneko Richmond Parkeak berez azalera handiagoa du baina azpi-hiritar motako parkea da. Phoenix Parkeak 712 hektarea ditu, eremu orlegi zabalez osatutako 16 kilometroko zirkunferentzia hesitua eta zuhaitz lerrodun etorbideak. Parkea orein basatien bizilekua da eta bere izena irlanderaren fionn uisce izendapenatik eratorria da, euskaraz ur garden. Ohikoa da bisitariak oreinen inguruan korrika ikustea, bai eta zaldizkoak euren zaldiekin lasterka.

Europako parke atxikitu handienetakoa da. Ingalaterran dagoen Londoneko Richmond Parkea azaleraz 10 km² gehiago besterik ez dituelarik. Phoenix Parkea New Yorkeko Central Park eta Londoneko Hyde Park baino handiagoa da.

Parke honetan Irlandako Errepublikaren Lehendakari edo Presidentearen egoitza er...Irakurri gehiago

Phoenix Parkea (ingelesez Phoenix Park eta irlanderaz Páirc an Fhionn-Uisce) Europako hiri-parkerik handiena da, Irlandako Dublin hiriburuaren erdigunetik ipar-ekialderuntz 3 kilometrotara dago.. Londoneko Richmond Parkeak berez azalera handiagoa du baina azpi-hiritar motako parkea da. Phoenix Parkeak 712 hektarea ditu, eremu orlegi zabalez osatutako 16 kilometroko zirkunferentzia hesitua eta zuhaitz lerrodun etorbideak. Parkea orein basatien bizilekua da eta bere izena irlanderaren fionn uisce izendapenatik eratorria da, euskaraz ur garden. Ohikoa da bisitariak oreinen inguruan korrika ikustea, bai eta zaldizkoak euren zaldiekin lasterka.

Europako parke atxikitu handienetakoa da. Ingalaterran dagoen Londoneko Richmond Parkea azaleraz 10 km² gehiago besterik ez dituelarik. Phoenix Parkea New Yorkeko Central Park eta Londoneko Hyde Park baino handiagoa da.

Parke honetan Irlandako Errepublikaren Lehendakari edo Presidentearen egoitza ere badago, Áras an Uachtaráin delakoa.

Historia

XII mendean normandiarrek Dublin eta bere ingurua konkistatu zutenean Hugh Tyrell, Castleknockeko Baroiak, lur eremu hauek eman zizkien Zaldun Hospitaleroei. Hauek Kilmainhamen monasterio bat sortu zuten. Henrike VIII.a Ingalaterrakoak monasterioak disolbitzeko ateratako legearen erruz hospitaleroek 1537an lurren jabetza galdu zuten eta erregearen Irlandako ordezkariaren eskutan gelditu zen. 1662an Erregearen Ehizarako eremu bilakatu zen eta harresi batek inguratu zuen eremua. 1680an Kilmainhameko Erret Ospitalea eraiki zen bertan eta parkeak gaur egun duen azalera mugatu zuen. 1745ean Dublingo herritarrentzako ireki zen parkea.

Photographies by:
Statistics: Position
4584
Statistics: Rank
22462

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
641879532Click/tap this sequence: 8945

Google street view

Where can you sleep near Phoenix parkea ?

Booking.com
489.934 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 99 visits today.