Gaur egun dakusagun gehiena XVIII mendekoa bada ere, gazteluaren historia 1204ean hasten da. Normandiarren 1169ko inbasioa gertatu berria zen eta Joanes Lur Gabeak Meiler Fitzhenry-ri agindu zion horma sendodun gaztelua eraiki zezala Dublinen, hiria babestu, justizia ezarri eta erregearen altxorra gordetzeko balio zezan. Lanak 1230an bukatu zituzten. Gazteluaren bi alde Poddle ibaiak mugatzen zituen eta beste bi aldeak hiriko harresien parte ziren.
Erdi Aroan gazteluaren barnean zeuden egurrezko eraikinak aldatuz joan ziren. Aipagarriena Gela Nagusia izan zen, harriz eta zurez egindakoa, Parlamentu, epaitegi eta Oturuntza gela izan zelarik. 1673ko suteak Gela suntsitu zuen. Gaur egun ez da hasierako eraikinik gelditzen dorre borobila ezik.
Irlandar Independentzia Gerran (1920-22), britainiarren gotorleku nagusia izan zen. 1922an Irlandako Estatu Askea sortzerakoan bere aurreko funtzioak galdu zituen. Urte gutxi batzutan epaitegia izan zen baina ondoren Estatu Zeremoniak baino ez ziren egin bertan. Gaur egun turismoarentzako eraikin erakargarria da eta hitzaldiak ere egiten dira bertan.
Gehitu iruzkin berria