San Patrizioren katedrala (Dublin)

San Patrizioren katedrala, Ama Birjin Bedeinkatua eta San Patrizioaren Katedrala edo Irlandako Katedral Nazionala (ingelesez St Patrick's Cathedral, Cathedral of the Blessed Virgin Mary and St Patrick edo The National Cathedral, eta irlanderaz Árd Eaglais Naomh Pádraig) Irlandako Dublin hiriburuan dagoen katedral gotiko eta katoliko bat da. Hiri honetako Erdi Aroko bi katedraletako bat da, bestea Trinitate Santuaren katedrala da.

Historia

Ustez, antzina San Patriziok irlandar paganoak bataiatu eta kristautu ohi zituen putzu batean eraiki omen zen. Berez, katedrala San Patrizioren omenez V. mendean eraikitako eliz soil bat besterik ez zen. 1191. urtean eliza harriz berreraiki eta gaur egungo katedrala 1200-1270 bitartean eraiki zen. 1362 eta 1370 artean dorrea (Minot's Tower) eta mendebaldeko nabea gehitu zitzaizkion.

Ingalaterrako Erreforma Protestantea gertatu zenean, 1537an San Patrizio katedralak ere protestantismaren alde egin zuen, inguruko populazioak katoliko izaten jarraitu zuen arren. Hurrengo urteetan katolikoak nagusitu ziren eta San Patrizio katedralak katedral izateari utzi eta parrokia bihurtu behar izan zen. XVII menderako eliza erortzeko zorian zegoen lurra ezegonkorra izateaz gain uholdeak ere ohikoa izaten baitziren, eta lehenengo berriztatzen lanak egin ziren. Hala ere XIX mendean oraindik egoera eskasean jarraitzen zuen San Patrizio elizak.

Benjamin Guinnessek (Arthur Guinness garagadogilearen semeak) berriztatzen lanak ordaindu zituen 1860 eta 1865 artean eta 1871ean berriz ere Katedral Nazionala titulua eskuratu zuen, Trinitate Santuaren katedrala Dublingo katedral zen bitartean. Benjamin Guinnessen seme Edwardek San Patrizioren parkea sortu zuen katedralaren inguruan.

Photographies by:
Diliff - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
5079
Statistics: Rank
70449

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
581329467Click/tap this sequence: 2555
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near San Patrizioren katedrala (Dublin) ?

Booking.com

What can you do near San Patrizioren katedrala (Dublin) ?

8.842.784 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 4.240 visits today.