Dublingo udaletxea, antzinako Royal Exchange eraikina, (ingelesez City Hall, Dublin, irlanderaz Halla na Cathrach, Baile Átha Cliath) Irlandako Errepublikako Dublin hiriko udaletxea da. Dame Street kalean dago, Dublingo gaztelutik aldamenean. 1769-1779 bitartean Thomas Cooley arkitektoak eraiki zuen.

Historia

Dublingo gazteluaren eta garai hartako Aduanaren ondoan eraiki zen Parliament Streeten goiko muturrean. Kalea bera 1753an sortu zen Liffey ibaiaren iparraldean zegoen Capel Streeten paralelo. Eraikin neoklasikoaren hasierako funtzioa negozio gizonei beren lanerako ganorazko toki bat eskaintzea izan zen, hortik Royal Exchange izena. 1815ean balaustrada metalikoa erori egin zen gehiegizko jendearen presioaren ondorioz eta bederatzipertsona hil ziren. Ordutik aurrera jendearen kopurua mugatzea erabaki zen.

1850. hamarkadan udalbatzak eraikina erosi zuen eta ordutik Dublingo Udaletxea izan da. XXI mendearen hasieran berriztatzen lanak egin ziren eta Udalbatzak kontserbazio sari nabarmenak jaso zituen egindako lanengatik.

Photographies by:
Robert Linsdell from St. Andrews, Canada - CC BY 2.0
Statistics: Position
4583
Statistics: Rank
83722

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
518496237Click/tap this sequence: 9985
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Dublingo udaletxea ?

Booking.com

What can you do near Dublingo udaletxea ?

8.741.454 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 112 visits today.