Kilmainham Gaol

Kilmainham Gaol edo Kilmainham Presondegia (irlanderaz: Príosún Chill Mhaighneann) Dublingo Inchicore auzoan kokatutako espetxe bat zen, izen berdineko Kilmainham auzunean. Gaur egun irlandar errepublikanismoa eta Pazko matxinadaren museoa da.

Historia

Gartzela 1796an eraiki zuten New Gaol izendapenean, berarengandik ehunen bat kilometrotara zegoen gartzela zaharra ordezkatzen baitzuen.

Kilmainham Gaolek paper garrantzitsua jokatu du Irlandako historian, presondegi honetan Irlandaren independentziaren aldeko altxamendu eta matxinada ezberdinetako buru asko preso sartu baizituzten. Preso hauetako asko presondegi honetan bertan exekutatu zituzten. 1798ko Irlandako matxinada, 1803, 1848ko Irlandako matxinada, 1867 eta 1916ko Pazko matxinadetako buruak presondegiko geletan amaitu zuten.

Gartzelako azken presoa Éamon de Valera izan zen eta 1924 uztailaren 16an kaleratu zuten.

Gartzela barnean ez zen sexu edo adinaren araberako banaketarik egiten, honela bada bai gizonezko bai emakumezkoek eremu berdinean elkarbizitzen ziren, era berean haurrak.

1924an behin-betirako itxi zen. 1970. hamarkadan bere egoera kaxkarra zela eta berrikuntza batzuk egin zizkioten ondoren museo bilakatuz.

Photographies by:
Statistics: Position
5678
Statistics: Rank
59218

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
389624517Click/tap this sequence: 9311
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Videos

Where can you sleep near Kilmainham Gaol ?

Booking.com

What can you do near Kilmainham Gaol ?

8.734.210 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 7.103 visits today.