Haizearen orrazia Donostian dagoen plaza eta eskultura multzoa da, Eduardo Txillidaren altzairuzko hiru eskulturek osatua, Luis Peña Gantxegi arkitektoak diseinatutako espazio publikoarekin harremanean. Ondarretako hondartzaren ipar-mendebaldeko muturrean dago, Eduardo Txillida pasealekuaren amaieran. Eskultura-multzoa 1977 urtean jarritako burdinazko hiru atalek osatzen dute eta inguruko plaza, batzuetan Tenis plaza deitua, hainbat plataforma, egonleku eta mailadik osatua dago eta eskulturekin integratzen da. Muturreko plazan bertan, lurrean zulo batzuk ageri dira, bakoitza harri atal bakarrean zulatua. Bertatik, olatuek jotzen dutenean, haize (eta ur) ufadak irteten dira, geiserren antzera. Donostiako bisitatoki garrantzitsua da, eskulturez gain, itsasora, Kontxako badiara eta hirira eskaintzen duen ikuspegi ederragatik. Hori guztia dela eta, hiriaren ikur nagusietako bat da.
2019ko urtarrilaren 31n, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatzek...Irakurri gehiago
Haizearen orrazia Donostian dagoen plaza eta eskultura multzoa da, Eduardo Txillidaren altzairuzko hiru eskulturek osatua, Luis Peña Gantxegi arkitektoak diseinatutako espazio publikoarekin harremanean. Ondarretako hondartzaren ipar-mendebaldeko muturrean dago, Eduardo Txillida pasealekuaren amaieran. Eskultura-multzoa 1977 urtean jarritako burdinazko hiru atalek osatzen dute eta inguruko plaza, batzuetan Tenis plaza deitua, hainbat plataforma, egonleku eta mailadik osatua dago eta eskulturekin integratzen da. Muturreko plazan bertan, lurrean zulo batzuk ageri dira, bakoitza harri atal bakarrean zulatua. Bertatik, olatuek jotzen dutenean, haize (eta ur) ufadak irteten dira, geiserren antzera. Donostiako bisitatoki garrantzitsua da, eskulturez gain, itsasora, Kontxako badiara eta hirira eskaintzen duen ikuspegi ederragatik. Hori guztia dela eta, hiriaren ikur nagusietako bat da.
2019ko urtarrilaren 31n, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatzeko espedientearen izapidea hasi zuen.
Gehitu iruzkin berria