Context of Errioxako Autonomia Erkidegoa

Errioxa (gaztelaniaz: La Rioja) Espainiako iparraldeko autonomia erkidego bat da, probintzia bakarrekoa. 1982ko ekainaren 9an eratu zen Erkidegoa eta hori du egun ofiziala. Mugakide ditu Euskal Autonomia Erkidegoa iparraldean, Nafarroako Foru Erkidegoa ipar eta ekialdean, Gaztela eta Leon hego eta mendebaldean, eta Aragoi hegoaldean. Hiriburua eta udalerri nagusia Logroño da. 2017an 315.381 biztanle zituen eta erdia baino gehiago Logroñoko metropoli eremuan bizi dira.

Erromatarren garaian Calahorrako elizbarrutia penintsula iparraldeko garrantzitsuena izan zen eta Erdi Aroan Naiarako Erresuma sortu zen. Historian zehar herri eta kultura ugariren bidegurutzea eta topagunea izan da, horren adibide da Logroñon sartu eta Grañónetik ateratzen den Donejakue bidea. Donemiliaga Kukulako monasterioak ere garrantzia handia izan zuen Erdi Aroko historian eta euskaldunoi dagokigunez inguru hartan euskaraz hitzegiten zela erakusten du. Errioxan toponim...Irakurri gehiago

Errioxa (gaztelaniaz: La Rioja) Espainiako iparraldeko autonomia erkidego bat da, probintzia bakarrekoa. 1982ko ekainaren 9an eratu zen Erkidegoa eta hori du egun ofiziala. Mugakide ditu Euskal Autonomia Erkidegoa iparraldean, Nafarroako Foru Erkidegoa ipar eta ekialdean, Gaztela eta Leon hego eta mendebaldean, eta Aragoi hegoaldean. Hiriburua eta udalerri nagusia Logroño da. 2017an 315.381 biztanle zituen eta erdia baino gehiago Logroñoko metropoli eremuan bizi dira.

Erromatarren garaian Calahorrako elizbarrutia penintsula iparraldeko garrantzitsuena izan zen eta Erdi Aroan Naiarako Erresuma sortu zen. Historian zehar herri eta kultura ugariren bidegurutzea eta topagunea izan da, horren adibide da Logroñon sartu eta Grañónetik ateratzen den Donejakue bidea. Donemiliaga Kukulako monasterioak ere garrantzia handia izan zuen Erdi Aroko historian eta euskaldunoi dagokigunez inguru hartan euskaraz hitzegiten zela erakusten du. Errioxan toponimia ugari utzi ditu euskarak.

Gaur egun Errioxa izena ardogintzari estuki loturik dago eta mundu mailan ezaguna den sor-marka du.

Where can you sleep near Errioxako Autonomia Erkidegoa ?

Booking.com
489.963 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 12 visits today.