نقش رستم

( Naqsh-e Rostam )

Naqsh-e Rostam edo Nakhi-Rustam edo Naqs-i-Rustam (persieraz نقش رستم), Persepolisetik 3 kilometro ipar-mendebaldera dagoen gune arkeologiko bat da, Irango Fars probintzian. Kokagune hau Næqš-e Rostæm ("Rostamen erretratua") deitua da, persiarrek, hilobien azpiko sasandar behe-erliebeek Rostam izeneko persiar heroi mitologikoa irudikatzen zutela uste zutelako.

Haitzuloan eginiko gurutze formako eta lau errege hilobi behe-erliebedun dituen horma harritsu bat da. Hauetako bat, dituen inskripzioei kasu eginez gero, Dario I.a persiar erregearena izango litzateke. Dario I.aren hilobiaren ondoan aurkitzen diren gainontzeko hiru hilobiak, Xerxes I.a, Artaxerxes I.a eta Dario II.arenak izango lirateke, baina ez daramate zehaztasunez identifikatuko lituzketen inongo inskripziorik. Persepolis atzeko mendian, beste antzerako bi hilobi daude, beharbada, Artaxerxes II.a eta Artaxerxes III.aren hilobiak izango liratekeenak, amaitu gabeko hilobi bat bezala, Arses...Irakurri gehiago

Naqsh-e Rostam edo Nakhi-Rustam edo Naqs-i-Rustam (persieraz نقش رستم), Persepolisetik 3 kilometro ipar-mendebaldera dagoen gune arkeologiko bat da, Irango Fars probintzian. Kokagune hau Næqš-e Rostæm ("Rostamen erretratua") deitua da, persiarrek, hilobien azpiko sasandar behe-erliebeek Rostam izeneko persiar heroi mitologikoa irudikatzen zutela uste zutelako.

Haitzuloan eginiko gurutze formako eta lau errege hilobi behe-erliebedun dituen horma harritsu bat da. Hauetako bat, dituen inskripzioei kasu eginez gero, Dario I.a persiar erregearena izango litzateke. Dario I.aren hilobiaren ondoan aurkitzen diren gainontzeko hiru hilobiak, Xerxes I.a, Artaxerxes I.a eta Dario II.arenak izango lirateke, baina ez daramate zehaztasunez identifikatuko lituzketen inongo inskripziorik. Persepolis atzeko mendian, beste antzerako bi hilobi daude, beharbada, Artaxerxes II.a eta Artaxerxes III.aren hilobiak izango liratekeenak, amaitu gabeko hilobi bat bezala, Arsesena izango litzatekeena, edo, ziurrago, Persiar Inperioko azkeneko enperadore izan zen Dario III.arena, Alexandro Handiak Pertsiako tronutik bota zuena.

Darioren hilobia, akemenidar garaiko persiar artean existitu ziren bi hilobi ereduetako bat da. Haitzean zulatutako hilobi bat da, Egiptoko hipogeoak bezala. Beste eredua, Pasargadan dagoen Ziro II.aren hilobia izango litzateke.

Naqsh-e Rostameko haitzean, zazpi behe-erliebe handi ere badaude, hilobien azpian, sasandar erregeek eraikitzea agindu zituzten eskulturak.

Haitzaren parean, Ka'ba-i-Zartosht dago, zoroastroar monumentu bat. Tokiaren muturrean, bi suaren aldare txiki daude.

Photographies by:
Stefan Krasowski from New York, NY, USA - CC BY 2.0
Statistics: Position
2980
Statistics: Rank
108226

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
389741256Click/tap this sequence: 5834
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Naqsh-e Rostam ?

Booking.com
8.723.654 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 9.792 visits today.