کعبه زرتشت

( Ka'ba-i-Zartosht )

Ka'ba-i-Zartosht (persieraz کعبه زرتشت, aldaerak Kaba-i Zardusht eta Kaba-ye Zardosht, "Zoroastroren Kuboa") Naqsh-e Rostamen dagoen dorre itxurako eraikin bat da, K. a. V. mendekoa, akemenidar inperioaren garaikoa. Naqsh-e Rostam, Persepolisetik ipar-mendebaldera dago, Iranen. Shiraz hiritik gertu dago, Fars probintziako hiriburua dena.

Egitura, Pasargadako eraikin senide baten kopia dena, Dario I.ak, Artaxerxes II.ak edo Artaxerxes III.ak eraiki zuten. Fryeren ustez, asmoa berbera zen (bere eraikin bikiarena), hau da, erregetzaren tresna eta tramankulu guztientzako segurtasun kutxa bat eraikitzea Persepolisetik gertu, Pasargadan egin zen bezala.

Eraikinean dauden sasandar garaiko suaren aldareetan dagoen erreferentzia batetik, egitura, behinola, suaren aldare bat izan zela ebatzi da, edo, beharbada, ospakizun monumentu bat, enperadoreentzako betiereko garra zuena, enperadore hauen hilobiak metro batzuk urrunago daudelarik. Hau, bain...Irakurri gehiago

Ka'ba-i-Zartosht (persieraz کعبه زرتشت, aldaerak Kaba-i Zardusht eta Kaba-ye Zardosht, "Zoroastroren Kuboa") Naqsh-e Rostamen dagoen dorre itxurako eraikin bat da, K. a. V. mendekoa, akemenidar inperioaren garaikoa. Naqsh-e Rostam, Persepolisetik ipar-mendebaldera dago, Iranen. Shiraz hiritik gertu dago, Fars probintziako hiriburua dena.

Egitura, Pasargadako eraikin senide baten kopia dena, Dario I.ak, Artaxerxes II.ak edo Artaxerxes III.ak eraiki zuten. Fryeren ustez, asmoa berbera zen (bere eraikin bikiarena), hau da, erregetzaren tresna eta tramankulu guztientzako segurtasun kutxa bat eraikitzea Persepolisetik gertu, Pasargadan egin zen bezala.

Eraikinean dauden sasandar garaiko suaren aldareetan dagoen erreferentzia batetik, egitura, behinola, suaren aldare bat izan zela ebatzi da, edo, beharbada, ospakizun monumentu bat, enperadoreentzako betiereko garra zuena, enperadore hauen hilobiak metro batzuk urrunago daudelarik. Hau, baina, ez da oso litekeena, albotik jotzen duen haize falta dela eta, garra berehala itzaliko baitzen, eta, edozein kasutan, inskripzioa idatzi zuenak, zail zuen eraikinaren asmoa zein zen jakitea, eraiki eta handik zazpi mendetara.

Photographies by:
Statistics: Position
1957
Statistics: Rank
154171

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
751869234Click/tap this sequence: 1991
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Ka'ba-i-Zartosht ?

Booking.com
8.820.330 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 2.445 visits today.