پاسارگاد

( Pasargada )

Pasargada (persieraz: پاسارگاد‎) Persiar Inperioko lehen hiriburua izan zen, gaur egungo Iranen hegoaldean kokatua. Fars probintzian dago, Zagros mendien ekialdeko luzapen batean, gaur egungo Xiraz hiritik 100 kilometro inguru ipar-ekialdera, eta Persiar Inperioko hurrengo hiriburua izan zen Persepolistik 87 kilometro inguru ipar-ekialdera. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2004an. 160 hektareako babes eremua eta 7.127 hektareako errespetu eremua hartzen du.

Historia

Akemenestar dinastiaren lehen hiriburua izan zen, 160 hektarea inguruko hedadura hartuz. Hiriburu gisa, garrantzia galduz joan zen Persepolisen sorrerarekin, inperioaren lehen hiriburua izateak, errespetatzeko moduko toki bihurtu bazuen ere. Horrezaz gainera, bertan dago Akemenestar Inperioaren sortzailea izan zen Ziro II.aren hilobi xaloa, egundaino iraun duena.

Ziroren hilobia da akemenestar garaiko arte persiarrean existitu ziren bi hilobi ereduetako bat. Edikulu erako eraikina da, bi uretarako frontoi eta estalkiarekin, Asia Txikiko arte greziarrarekin lotua. Beste eredua, Naqsh-e Rostamen dagoen Dario I.aren hilobia da, harkaitzean zulatua, Egiptoko hipogeoak bezala.

Mausoleo honen ondoan dagoen multzo arkitektonikoa ere nabarmendu behar da, Tall-e Takhteko terraza gotortua eta sarrerako arkupeak, audientzia gelek, errege gelek eta lorategiek osatzen dutena; hau ez da, bakarrik, akemenestar arkitektura eta artearen lehen fasearen adierazgarri, baizik eta persiar zibilizazioaren ereduzko lekukotasuna ere[1]. Pasargadako persiar lorategiak dira mota honetako adibide antzinakoenak, lau zatitan banatuak (Txahar bagh deritzona, چهارباغ).

Azcárate Ristori, J. M.ª de. (1986). Historia del arte. Madril: Anaya ISBN 84-207-1408-9..
Photographies by:
ahura_ - CC BY 3.0
Statistics: Position
362
Statistics: Rank
365801

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
567849312Click/tap this sequence: 8181
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Pasargada ?

Booking.com
9.002.683 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 22 visits today.