باغ ارم

( Eram lorategia )

Eram lorategia (persieraz: باغ ارم‎, Bāgh-e Eram) persiar lorategi historikoa da, Xiraz hirian (Iran). Lorategia eta barruan duen eraikina Koxkh ibaiaren iparraldean kokatzen dira, Fars probintzian.

2012ko uztailaren 18an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Historia

Lehen aldiz, lorategia eta eraikina XIII. mende erdialdean eraiki zituen Ilkhanerriak edo Parseko Kaxkai buruzagi batek. Hala ere, lorategiaren jatorrizko lau zatiko antolamendua XI. mendean ezarri zuten Seljukdarrek Bagh-e Xah izenarekin ("Erregeren lorategia" persieraz).

Egungo lorategia XX. mendean eraiki zen, XVIII. mendeko lorategia ordezkateko, Qajar garaiko jauregi baten inguruan, Fars probintziako elite administratiboarena hasieran eta Xahrena gerora. Pahlavi dinastiaren garaian, Xirazko unibertsitatearen babespean ezarri zen eta bertan Zuzenbide Eskola garatu. Egun, unibertsitatea jabe izanik, jendearentzat zabalik dago eta Irango Ondare Kulturalaren Erakundeak babesten du.

Urmaela eta landaredia. 

Urmaela eta landaredia.

Baghe Eram Shiraz.jpg 
Photographies by:
Mahdiz - CC BY-SA 3.0
Zones
Statistics: Position
728
Statistics: Rank
250604

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
356247981Click/tap this sequence: 7355
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Eram lorategia ?

Booking.com
9.002.724 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 63 visits today.