تخت جمشید

( Persepolis )

Persepolis (antzinako grezieraz: ΠερσέπολιςPersepolis, «persiar hiria»; antzinako persieraz: Pars; gaur egungo persieraz: تخت جمشید, [ˌtæxtedʒæmˈʃiːd] Takht-e Jamxid, literalki, Jamxid-en tronua. Persiako Akemenestar Inperioaren hiriburua izan zen, akemenestar dinastiaren garaian. Irango Fars probintziako Xiraz hiritik 70 kilometro ingurura dago, Pulwar ibaiak Kur edo Kyrusen bere urak isurtzen dituen tokitik gertu.

Haren eraikuntza, Dario I.ak hasia, bi mende baino gehiagoz luzatu zen, Alexandro Handiak Persiar Inperioa konkistatu zuen arte.

UNESCOk Persepolisko hondakinak Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1979an.

Historia Eraikuntzen ustezko historia.[1]Lehen aroa: Dario I.a (K. a. 518 a K. a. 490)Terraza Apadana (jauregia, ekialdeko eskailera) AltxorraBigarren aroa: Dario I.a - Xerxes I.a (K. a. 490 - K. a. 480)Tachara Persepolisko eskailera Nazio guztien atea Apadana (iparraldeko eskailera)Hirugarren aroa: Xerxes I.a (K. a. 480 - K. a. 470)Hadix Harena Tripilona D jauregiaLaugarren aroa: Artaxerxes I.a 100 zutabeen jauregia Artaxerxes I.aren jauregia GuarnizioaBosgarren aroa Artaxerxes II.aren hilobia Artaxerxes III.aren jauregia 32 zutabeen gela Artaxerxes III.aren hilobia Prozesioen bidea Amaitu gabeko atea Amaitu gabeko hilobiaEzezaguna Hegoaldeko eraikuntzak

Persiako Akemenestar Inperioaren lehen hiriburua Pasargada izan zen, baina, K. a. 512 inguruan, Dario I.ak jauregi multzo erraldoi horren eraikuntza hasi zuen, ondoren, haren seme Xerxes I.a eta haren biloba Artaxerxes I.ak hedatua. Akemenestar erregeen hiriburu administratiboak Susa, Ekbatana eta Babilonia ziren bitartean, Persepolisek hiriburu zeremoniala izatearen funtzioa mantendu zuen eta han ospatzen ziren Urteberri eguneko jaiak. Urruneko lurralde menditsu batean eraikia, Persepolis ez zen errege bizileku oso gomendagarria eta nagusiki udaberrian bisitatzen zen.

K. a. 330ean, Alexandro Handiak Ekialdeko bere kanpainan, Persepolis hartu eta arpilatu zuen, baita Xerxesen jauregia erre ere, beharbada persiarren aurkako mendekuzko gerra panhelenikoaren amaiera sinbolizatzeko.

K. a. 316an, Persepolis oraindik Persiseko hiriburua zen, Mazedoniar Inperio berriaren probintzia. Hiria pixkana-pixkana gainbehera joan zen Seleukotar Inperioaren aldian eta ondorengo garaietan. III. mendean, gertu zegoen Istakhr hiria, Sasandar Inperioaren erdigune bihurtu zen.

Eraikuntza

Pasargadan Ziro II.aren lana jarraitu ondoren eta Susan abian jarritako eraikuntza lanekin batera, Dario I.ak beste hiriburu bat ezartzea erabaki zuen; erabaki hori, orokorrean, akemenestarren adar nagusitik bereizteko nahia zela interpretatzen da, izan ere, Pasargada adar nagusi horrekin oso lotuta baitago.

Horretarako, Uvādaicaya (Mattezsi babilonieraz) izenaz identifikatu den hiria aukeratu zuen. Hiri horrek, jada, garrantzi politiko nabaria izan behar zuen, Dariok bere persiar aurkari nagusi Vahyazdāta hilarazi baitzuen K. a. 521ean. Beste alde batetik, Ziro eta Kanbises II.aren garaietako ate monumental eta jauregien lekukotasuna dago, baita beharbada, Kanbisesentzat zen amaitu gabeko hilobi bat ere. Babiloniar taulatxoek, hirigune garatu, aktibo eta populatu bat zela adierazten dute, Babiloniarekin merkataritza harremanak zituena, eta tamaina horretako lan baterako logistika eta janari baliabideak bermatzeko gai zen; Susan eta Persepolisen, denbora gutxiren buruan, lan garrantzitsuak abian jarri izanak baliabide handi erabili behar izan zirela dio Pierre Briant akemenestar Persiaren historialariak. Izan ere, eraikuntza horiek errege bizilekuen egokitze plan orokor baten alorrean sartzen dira, guztiei "errege berriaren etorrerak inperioaren berpiztea adierazten duela" erakusteko asmoarekin.

 
Akemenestar Inperioko hiriburuak

Dariok, bere eraikuntza berriarentzako kokapen gisan, Kuh-e Rahmat eraketa harritsuaren beheko zatia aukeratu zuen, honela, akemenestar dinastiaren ikur bihurtu zena. Terraza, jauregiak (Apadana, Tatxara), Altxorraren gelak eraikiarazi zituen, baita harresiak ere. Zaila da monumentu bakoitzaren eraikuntza zehaztasunez datatzea. Zalantzarako aukerarik ematen ez duen argibide bakarra Persepolisko Gotorlekuko Taulatxoek ematen dute, bertan, gutxienez K. a. 509tik eraikitzen ari zenaren lekuko direnak, gotorlekuak eraiki ziren garaia.

Eraikuntza gehienak, baina, ondorengo erregeen erregealdietan egin bide ziren. Darioren ondorengoek eraikuntzak amaitu eta osatu zituzten: seme Xerxes I.ak multzoari Nazio Guztien Atea, Hadixa eta baita Tripilona ere gehitu zizkion; [Artaxerxes I.a]]ren erregealdian, K. a. 460an, 1149 artisau aurkitzen ziren lanetan. Tokia eraikitzen jardun ziren K. a. 424 arte gutxienez, eta, beharbada, Persiar Inperioa erori zen arte: ate bat amaitu gabe geratu zen, baita, ustez, Artaxerxes III.aren erregealdian eraikitako jauregi bat ere.

Beste antzinako eraikuntza monumental batzuk ez bezala, erromatar eta greziarrak kasu, Persepolisen eraikuntza ez zen esklaboekin aurrera eraman: langileak inperioko bazter guztietatik bertaratuak ziren, adibidez, Babilonia, Karia, Jonia edo Egiptotik.

Marco Prins & Jona Lendering, Persepolis, Livius.org (2006ko azaroaren 21ean kontsultatua)
Photographies by:
Statistics: Position
589
Statistics: Rank
163929

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
951863274Click/tap this sequence: 1959

Google street view

Where can you sleep near Persepolis ?

Booking.com
489.195 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 21 visits today.