Context of Madril

Madril (gaztelaniaz eta ofizialki: Madrid, maˈðɾið ahoskatua) Espainiako eta Madrilgo Erkidegoko hiriburua eta hiri nagusia da, Iberiar penintsularen erdialdean dagoena. 2011ko biztanle-erroldaren arabera 3.293.601 biztanle ditu (6.543.031 Madrilgo metropolitar gune osoan). Horrenbestez, Europar Batasuneko hirugarren metropoli-barrutirik handiena osatzen du.

Espainiako Gobernuaren eta Gorteen egoitza da, baita Administrazio Zentralaren eta Estatuaren erakundeen bilgunea ere. Ekonomian, finantza eta industria gune garrantzitsua da, Espainiako eta nazioarteko enpresa askoren egoitza baita. Espainiari dagokionez, berebiziko garrantzia du kultur arloan, bertan baitaude Pradoko Museoa, Thyssen-Bornemisza eta Reina Sofía museoak.

Where can you sleep near Madril ?

Booking.com
489.135 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 41 visits today.