Dama de Elche

( Elxeko Dama )

Elxeko Dama (katalanez: Dama d'Elx; gaztelaniaz: Dama de Elche) kareharrian zizelkaturiko soingain iberiar bat da, K. a. IV. eta K. a. V. mendeen artean datatua dagoena. 56 zentimetroko altuera du, eta, bere bizkarrean, 18 zentimetroko diametroa eta 16ko sakonera duen barrunbe bat du, segur aski, erlikiak, objektu sakratuak edo errautsak hildakoarentzako ofrenda bezala sartzeko balio zuena. Beste toki batzuetan aurkitutako izaera erlijiosoko beste irudi iberiar askok ere, zulo bat dute atzean, eta, Elxeko Dama bezala, euren sorbaldak, arinki aurrerantz bihurturik daude.

Eskultura hau, Alacanteko probintziako Elx hiritik gertu aurkitu zen, non arabiarrek Alcúdia deitu zuten muino bat dagoen, antzinatean, ibai batek ia erabat inguratzen zuena. Grezieraz Helike izeneko finkapen iberiar bat zela ezagutzen da, erromatarrek, Ilici Augusta Colonia Julia deitu zutelarik. Arabiarrak iritsi zirenean...Irakurri gehiago

Elxeko Dama (katalanez: Dama d'Elx; gaztelaniaz: Dama de Elche) kareharrian zizelkaturiko soingain iberiar bat da, K. a. IV. eta K. a. V. mendeen artean datatua dagoena. 56 zentimetroko altuera du, eta, bere bizkarrean, 18 zentimetroko diametroa eta 16ko sakonera duen barrunbe bat du, segur aski, erlikiak, objektu sakratuak edo errautsak hildakoarentzako ofrenda bezala sartzeko balio zuena. Beste toki batzuetan aurkitutako izaera erlijiosoko beste irudi iberiar askok ere, zulo bat dute atzean, eta, Elxeko Dama bezala, euren sorbaldak, arinki aurrerantz bihurturik daude.

Eskultura hau, Alacanteko probintziako Elx hiritik gertu aurkitu zen, non arabiarrek Alcúdia deitu zuten muino bat dagoen, antzinatean, ibai batek ia erabat inguratzen zuena. Grezieraz Helike izeneko finkapen iberiar bat zela ezagutzen da, erromatarrek, Ilici Augusta Colonia Julia deitu zutelarik. Arabiarrak iritsi zirenean, hiria, beherago kokatu zuten zati lauan, Ilici izen erromatarra mantenduz, Elx soinuak arabiartu zuena.

Espainiako hiriburu den Madrilgo Arkeologia Museo Nazionalean erakusten da.

Photographies by:
Emilio J. Rodríguez Posada - CC BY-SA 2.0
Statistics: Position
1841
Statistics: Rank
160297

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
158643279Click/tap this sequence: 5922
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Elxeko Dama ?

Booking.com
8.722.734 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 8.872 visits today.