Castelo de São Jorge

( São Jorge gaztelua )

San Jurgi gaztelua (portugesez Castelo de São Jorge) Portugalgo Lisboa hiriburuan dagoen gaztelu bat da. Antzina Mairuen gaztelua (Castelo dos Mouros) deitzen zitzaion. Erdigune historikoa kokatuta dagoen muinotik haratuago dago, bertaratzen direnak handik Lisboa hiria nahiz Tajo ibaiaren estuarioaren ikuspegi bikainaz gozatu dezakete, ondorioz Portugalgo Gobernuak eraikin hau mantentzeko ahalegin handia egiten du.

Historia

Aztarna arkeologikoen indusketek azaleratu dutenez, gaztelua kokatzen zen lekua gutxienez K. a. mendetik aurrera feniziarrek, greziarrek, kartagotarrek eta erromatarrek populatua izan zen. V. mendean sueboak eta bisigodoak egon ziren, VIII. mendetik aurrera musulmanen eskuetan erori zelarik.

Errekonkista garaian 796. urtean denboraldi batez Alfontso II.a Asturiaskoak konkistatu zuen. Ondoren mairuek berreskuratu eta Badajozgo taifaren barnean kokatu zen. Azkenik 1147. urtean Alfontso I.a Portugalgoak behin-behinekoz konkistatu zuen, eskertze modura gazteluan San Jurgiren bandera ipini zelarik.

1531, 1551, 1597, 1699 eta 1755 urteetan zehar hainbat lurrikaren sortutako kalteak jasan zituen. 1910eko ekainaren 16an Monumentu Nazionala izendatu zuten, 1940ko hamarkadaren amaieran eta 1990ko hamarkadan zehar zaharberritze lanak burutu zitzaizkiolarik.

Photographies by:
fulviusbsas - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
2228
Statistics: Rank
56155

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
742195683Click/tap this sequence: 3161

Google street view

Where can you sleep near São Jorge gaztelua ?

Booking.com
490.099 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 64 visits today.