Sintra

Sintra Portugalgo kontzejurik populatuenen artean eta Lisboako barrutian kokatuta dago. 2011ko erroldaren arabera 377.835 biztanle ditu eta Portugalgo bigarren hiri handiena da. 1995 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Historia Sorrera

Penha Verde mendian Paleolito garaiko aztarnak aurkitu dira. Mairuen gazteluan ere Neolito garaikoak badaude, honek argi erakusten du aintzinatik populatua izan dela.

Erromatar Inperioaren garaian Civitas Olisiponense (Lisboa) barnean zegoen eta hainbat errepidek lotzen zuten merkatal erdigunea zen Lisboarekin.

Erdi Aroa

Mairuek bi gaztelu eraiki zituzten, bata mendiaren gainaldean (gaur egungo mairuen gaztelua) eta bestea aurrekoaren azpian, Lisboako taifako agintarien egoitza zena. 1093an Alfontso VI.a Gaztelakoak Lisboa, Santarem eta Sintra konkistatu zituen. Dena dela almorabideek berreskuratu zuten. Azkenean Alfontso I.a Portugalgoak 1147an Lisboa konkistatu eta Sintrako gaztelua ere errenditu egin zen honen gudarostearen aurrean. 1154ko urtarrilaren 9an eskuratu zituen Sintrak herri foru eskubideak.

XII eta XIII mendeetan bere landa aberatsek erakarrita hainbat komentu eta monasterio eraiki ziren, eta ordena militarrak ere beren egoitzak, errotak eta mahastiak ezarri zituzten. Errege familiak ere loturak eratu zituen eremu honekin eta 1287tik aurrera lur ugari eskuratu zituen. XVII mende bukaerararte errege familiaren udako egoitza izan zen Sintrako jauregi nazionala.

Aro modernoa

1755eko Lisboako lurrikarak Sintraren erdigunea ere kaltetu zuen eta Maria I.ak berreraikuntza lanak abiarazi zituen.

XIX mendean aristokrata portugaldarrek eta atzerriko bidaiariek Sintraren magia deskubritu zuten eta honi jarraika 1836an Fernando II.ak Pena jauregiaren eraikuntza hasi zuen eta Sintrako jauregi nazionala ordezkatuz errege familiaren udako egoitza bihurtu zen. 1887an trenbidea iritsi zen eta XX mende hasieran aristokraten udako egoitza bihurtu zen Sintra eta hauen anparoan musikariak, idazleak eta margolariak etorri ziren.

XX mendea

1910an Errepublika sortu zen eta Sintrako giroa zeharo aldatu zen. Progresoaren izenean kultur ondare ugari eraitsi ziren eta nekazaritza, industria eta merkataritza jarduerak bultzatu ziren. Honen aurrean 20. hamarkadan Instituto Histórico de Sintra sortu zen Sintrako historia eta ondare artistikoa ikertu eta babesteko.

Mendeak aurrera egin ahala berriz ere udarako hiri bihurtu zen eta nabarmen haunditu zen, auzo berri ugari sortuz.

Photographies by:
Statistics: Position
382
Statistics: Rank
208163

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
943276851Click/tap this sequence: 3538

Google street view

Where can you sleep near Sintra ?

Booking.com
487.368 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 1 visits today.