New York City

( New York )

New York (ingelesez New York City eta ofizialki The City of New York) Estatu Batuetan bizilagun gehien (8.200.000) dituen hiria da. Izen bereko estatuan dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Hudson ibaiaren bokalean. Herbeheretarrek eratu zuten 1625ean, merkataritza-helburuetarako gune gisa, eta Estatu Batuetako hiriburua izan zen 1785etik 1790era. Estatu Batuetako hiririk handiena izan da 1790ez geroztik. Hasieran hiria Manhattan uharteko hegoaldean eraiki zen, baina XIX. mendean hiri-bilbea etengabe hedatu zen. Munduko portu natural aproposenetako batean dago kokatuta, eta merkataritza eta finantza gune nagusietako bat da. Horrez gain, New Yorkek mundu osoan eragin itzela dauka hedabide, hezkuntza, entretenimendu, arte, moda eta publizitate arloetan. Halaber, nazioarteko arazoak aztertzeko gune oso garrantzitsua da, eta bertan dago Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusia.

"The City that Never Sleeps" ezizena eman dio...Irakurri gehiago

New York (ingelesez New York City eta ofizialki The City of New York) Estatu Batuetan bizilagun gehien (8.200.000) dituen hiria da. Izen bereko estatuan dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Hudson ibaiaren bokalean. Herbeheretarrek eratu zuten 1625ean, merkataritza-helburuetarako gune gisa, eta Estatu Batuetako hiriburua izan zen 1785etik 1790era. Estatu Batuetako hiririk handiena izan da 1790ez geroztik. Hasieran hiria Manhattan uharteko hegoaldean eraiki zen, baina XIX. mendean hiri-bilbea etengabe hedatu zen. Munduko portu natural aproposenetako batean dago kokatuta, eta merkataritza eta finantza gune nagusietako bat da. Horrez gain, New Yorkek mundu osoan eragin itzela dauka hedabide, hezkuntza, entretenimendu, arte, moda eta publizitate arloetan. Halaber, nazioarteko arazoak aztertzeko gune oso garrantzitsua da, eta bertan dago Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusia.

"The City that Never Sleeps" ezizena eman diote, "Inoiz lo egiten ez duen hiria", alegia, hiriak gauez duen bizitza dela-eta. Era berean, Sagar Handia ("The Big Apple") ezizena ere jaso ohi du.

Hiriko auzune eta ikur asko arras ezagunak dira mundu osoan zehar. Askatasunaren Estatua izaten zen milioika eta milioika etorkinek XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran Estatu Batuetara itsasontziz iristean ikusten zuten lehenbiziko erreferentzia. Wall Street, Manhattan uhartearen hegoaldean, finantza-zentro global nagusia izan da Bigarren Mundu Gerraz geroztik, eta bertan dago New Yorkeko Burtsa.

Bestalde, New York hiriaren ezaugarri bereizgarrienetakoa da bertako etxe orratzen ugaritasuna: munduko eraikinik garaienetako asko hiri hartan daude, esate baterako, Empire State Building.

New York kultur mugimendu askoren sorlekua da; besteak beste, Harlem Renaissance, literaturaren eta ikusizko artearen esparruan; espresionismo abstraktua ("New Yorkeko Eskola" gisa ere ezagutua), margolaritzan; eta hip hop, punk, salsa eta Tin Pan Alley, musikan.

Historia
Sakontzeko, irakurri: «New Yorkeko historia»
 
Lower Manhattan 1660an, New Amsterdam hiriko zati zenean (iparra eskuinean).

New Yorkeko inguruetan gutxi gorabehera 5000 amerindiar bizi ziren (lenapetarrak), gaur egungo hiriaren kokalekua Giovanni da Verrazzano italiarrak 1524an[1] deskubritu zuenean. Esploratzaile hark Frantziako koroaren zerbitzuan ziharduen eta tokiari "Nouvelle Angoulême" ("Angulema Berria") deitu zion.

Toki hori biztanle europarrez populatzen hasi zen herbeheretarrek 1614an larru-merkataritzarako gune bat sortu zutenean Manhattanen hegoaldeko muturrean, "Nieuw Amsterdam" ("Amsterdam Berria") deitu zutena. 1626an Peter Minuitek, Herbehereetako kolonia haren zuzendariak, Manhattan uhartea lenapetarrei erosi zien, 60 florinen balioaren truke.

1664an ingelesek hiria konkistatu eta "New York" izena jarri zioten, York and Albanyko duke ingelesaren omenez. Ingelesen eta herbeheretarren arteko bigarren gerraren amaieran, herbeheretarrek Run uhartearen gaineko kontrola lortu zuten, ingelesek New York kontrolatzearen truke. Run Indonesiako uharte txiki bat da, eta garai hartan New York baino askoz ere ondasun baliotsuagoa zen, bertako zuhaitzetatik lorturiko espezieei esker.

Independentzia Gerran, hiria zenbait borroka garrantzitsuren gertalekua izan zen. Manhattan iparraldeko Fort Washingtoneko guduaren ondoren (1776), britainiarrek Ipar Amerikan zeukaten egoitza politiko eta militar nagusia bihurtu zen, okupazio militarra 1783an amaitu zen arte.

Handik gutxira, Estatu Batuetako hiriburu bilakatu zen, Estatu Batuetako Konstituzioa berretsi zen eta, 1789an, Estatu Batuetako lehen presidenteak, George Washingtonek, bertan hartu zuen bere karguaren jabetza. 1790erako, New York Estatu Batuetako hiririk handiena bihurtu zen, Philadelphiaren aurretik.

XIX. mendean hiriak eraldaketa handiak izan zituen, immigrazioaren eta garapenaren ondorioz. 1811ko plana jarraituz, hiriko kale-sarea hedatu egin zen, Manhattan uhartearen osotasuna hartzeraino. 1819an Erie ubidea ireki zen eta, horren bitartez, Ipar Amerikaren barrualdeko lurralde eta nekazaritza-merkatu handiak Ozeano Atlantikoarekin komunikatuta geratu ziren.

 
Mulberry Street, Lower East Side auzoan, 1900 inguru.

XX. mendeko lehen erdian zehar, New York nazioarteko zentroa bihurtu zen industria, merkataritza eta komunikazioaren alorretan. 1920ko hamarkadan New York City helmuga nagusitzat hartu zuten afrikar jatorriko amerikar herritar askok eta askok, Estatu Batuen hegoaldetik abiaturiko migrazio handiaren ("Great Migration") garaian. 1916rako, Afrikako diasporak Ipar Amerikan zeukan hiri-kokagune handiena zen New York. Harlem Renaissance mugimendua alkohol-debekualdiaren garaian loratu zen: horrek denboran bat egin zuen loraldi ekonomiko batekin eta horren ildotik etxe orratzen eraikuntzan pizturiko norgehiagokarekin.

1948an New York hiria munduko hiririk jendetsuena izatera iritsi zen, Londresen aurrertik (azken horrek ehun urtez eutsi zion bere nagusitasunari). Gerraren suntsipenik jasan gabe, munduan New York nagusitu zen hiri aitzindari gisa, Wall Street izanik Estatu Batuak munduko botere ekonomiko izaterainoko igoeraren gidari, Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusia (1959an bukatua) izanik New York hiriaren eragin politikoaren erakusgarri, eta New Yorkeko espresionismo abstraktuak Parisen ordez New York ipiniz artearen munduaren zentro gisa. 1980ko hamarkadan finantzen industria indarberritu egin zen, eta horrek hoberantz bultzatu zuen hiriaren zerga-egoera. 1990eko hamarkadan arrazen arteko tirabirak baretuta zeuden, delitu-tasek beherakada ikusgarria izan zuten, eta etorkin-sorta berriak iritsi ziren Latinoamerika eta Asiatik.

New York izan zen 2001eko irailaren 11ko atentatuen gertalekuetako bat: ia 3000 pertsona hil ziren World Trade Center negozio-gunearen suntsipenean. Orube horretan "Freedom Tower" ("Askatasunaren Dorrea") eraikiko da. 2013an bukatuta egongo dela aurreikusita dago.

"Gotham Center for New York City History" Timeline 1500 - 1700
Photographies by:
Statistics: Position
1254
Statistics: Rank
94953

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
571824639Click/tap this sequence: 8452

Google street view

Where can you sleep near New York ?

Booking.com
490.003 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 52 visits today.