Flatiron Building

Flatiron Building, eraiki zenean Fuller Building, New Yorkeko Manhattanen dagoen etxe orratz bat da. Hiruki forma du, 22 solairu eta 86,9 metroko altuera. Eraikinaren egitura altzairuzkoa da. Bosgarren Etorbidean dago, 175. zenbakian, eta bere barrutiari izena ematen dio, Flatiron District. Daniel Burnhamek eta Frederick Dinkelbergek diseinatu zuten, eta 1902an amaitu zutenean hiriko eraikinik altuenetako bat izan zen. 14. kalearen iparraldean zegoen bi etxe orratzetako bat zen, kale bat ekialderago dago Metropolitan Life Insurance Company Towerrekin batera. Eraikina Bosgarren Etorbideak, Broadwayk eta East 22. Kaleak sortzen duten hiruko formako bloke batean dago. Eraikinak antzinako arropa-lisagailu baten itxura dauka, eta hortik datorkio "Flatiron" izena.

Eraikina etxe-orratzik paradigmatikoenetako bat da, "New Yorkeko ikur nabarmena". Hegoaldean Madison Squareren amaiera ezartzen du eta iparraldean Ladies' Mile Barruti Historikoa. 1966an New Yorkeko eraikin ...Irakurri gehiago

Flatiron Building, eraiki zenean Fuller Building, New Yorkeko Manhattanen dagoen etxe orratz bat da. Hiruki forma du, 22 solairu eta 86,9 metroko altuera. Eraikinaren egitura altzairuzkoa da. Bosgarren Etorbidean dago, 175. zenbakian, eta bere barrutiari izena ematen dio, Flatiron District. Daniel Burnhamek eta Frederick Dinkelbergek diseinatu zuten, eta 1902an amaitu zutenean hiriko eraikinik altuenetako bat izan zen. 14. kalearen iparraldean zegoen bi etxe orratzetako bat zen, kale bat ekialderago dago Metropolitan Life Insurance Company Towerrekin batera. Eraikina Bosgarren Etorbideak, Broadwayk eta East 22. Kaleak sortzen duten hiruko formako bloke batean dago. Eraikinak antzinako arropa-lisagailu baten itxura dauka, eta hortik datorkio "Flatiron" izena.

Eraikina etxe-orratzik paradigmatikoenetako bat da, "New Yorkeko ikur nabarmena". Hegoaldean Madison Squareren amaiera ezartzen du eta iparraldean Ladies' Mile Barruti Historikoa. 1966an New Yorkeko eraikin historiko izendatu zuten, 1979an AEBko leku historikoen erregistroan sartu zen eta 1989an National Historic Landmark erregistroan sartu zen.

Photographies by:
Paul Sableman - CC BY 2.0
Statistics: Position
5468
Statistics: Rank
61260

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
584123967Click/tap this sequence: 9765
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Flatiron Building ?

Booking.com

What can you do near Flatiron Building ?

9.003.752 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.091 visits today.