Empire State Building

( Empire State eraikina )

Empire State eraikina (ingelesez Empire State Building) New York hiriko etxe orratz bat da, Art Déco estilokoa eta Bosgarren Etorbidean kokatuta. Azken solairuko garaiera 380 m da, baina guztira 443,2 m da, antena barne. Bere izena New York Estatuaren ezizenetik dator (Empire State, “Inperio Estatua”). Munduko eraikinik garaiena izan zen berrogei urtez, 1931n amaitu zenetik 1971ra arte, urte horretan amaitu baitzen World Trade Center multzoko iparraldeko dorrearen eraikuntza. Gaur egun (2019), New Yorkeko zazpigarren eraikin garaiena da, One World Trade Center, Central Park Tower, 111 West 57th Street, One Vanderbilt, 432 Park Avenue eta 30 Hudson Yards eraikinen ondoren.

Empire State Building New Yorkeko zerumarrako eraikin bereizgarria da, eta hiriko ikur nagusietakoa Askatasunaren Estatuarekin batera. Gainera, film eta telebistan sarri agertu da, ezagunena ziri asko 1933ko King Kong delarik, non gorila erraldoi bat gailurr...Irakurri gehiago

Empire State eraikina (ingelesez Empire State Building) New York hiriko etxe orratz bat da, Art Déco estilokoa eta Bosgarren Etorbidean kokatuta. Azken solairuko garaiera 380 m da, baina guztira 443,2 m da, antena barne. Bere izena New York Estatuaren ezizenetik dator (Empire State, “Inperio Estatua”). Munduko eraikinik garaiena izan zen berrogei urtez, 1931n amaitu zenetik 1971ra arte, urte horretan amaitu baitzen World Trade Center multzoko iparraldeko dorrearen eraikuntza. Gaur egun (2019), New Yorkeko zazpigarren eraikin garaiena da, One World Trade Center, Central Park Tower, 111 West 57th Street, One Vanderbilt, 432 Park Avenue eta 30 Hudson Yards eraikinen ondoren.

Empire State Building New Yorkeko zerumarrako eraikin bereizgarria da, eta hiriko ikur nagusietakoa Askatasunaren Estatuarekin batera. Gainera, film eta telebistan sarri agertu da, ezagunena ziri asko 1933ko King Kong delarik, non gorila erraldoi bat gailurrera igotzen den jarraitzaile eta hegazkinetatik ihesi. Beste hainbat film eta telebista saio ezagutzen ugaritan agertu da, hala nola How I Met Your Mother, Friends, Sex and the City eta Gossip Girl.

Historia

Empire State Building eraikinak betetzen duen orubea John Thomsonen etxalde bezala garatu zen lehen aldiz XVIII. mendearen amaieran. Garai hartan, errekasto bat zihoan leku osoan zehar, Sunfish Pond tokian itsasoratuz, bertatik etxadi batera. Geroago, Waldorf-Astoria hotelak hartu zuen tokia XIX. mendearen amaieran, eta New Yorkar eliteko "Laurehun" delakoek maiz erabili zuten.

Eraikuntza

Empire State eraikina William F. Lamb arkitektoak diseinatu zuen, Shreve, Lamb eta Harmon arkitektura estudioko bazkideak. Eraikinaren marrazkiak bi astetan bakarrik egin zituzten, aurreko proiektu batzuetan oinarritu baitziren, hala nola Reynolds eraikinean (Winston-Salem, Ipar Carolina) eta Carew Dorrean (Cincinnati, Ohio).

Indusketa lanak 1930eko urtarrilaren 22an hasi ziren, eta eraikina bera sinbolikoki martxoaren 17an hasi (San Patrizio egunean). Proiektuan 3400 langile arte parte hartu zuten aldi berean, gehienak italiar eta irlandar etorkinak[1], eta burdinan adituak ziren ehunka Mohawk langileak Montrealetik gertu dagoen Kahnawake erreserbakoak[1][2].

 
Langile bat habeak buloitzen (Chrysler Building atzealdean ikusten da).

Zifra ofizialen arabera, bost langile hil ziren eraikuntza lanetan ari zirela.

Proiektuaren aurrekontua guztira, orubea barne, 40.948.900 $ zen, baina 1929ko kraxagatik, amaierako gastua 24.718.000 $ baino ez zen izan, hau da, aurrekonturen erdia baino apur bat gehixea[3].

Irekiera

Eraikina modu berezian inauguratu zen 1931ko maiatzaren 1ean: une hartako Estatu Batuetako Presidenteak (Herbert Hoover-ek) Washingtondik piztu zituen eraikinaren argiak botoi bat sakatuz.

Eraikinaren irekiera Estatu Batuetako Depresio Handiarekin batera gertatu zen, eta ondorioz bere bulegoen zati handi bat ez zen okupatu. Abian jarri zen lehen urtean, behaketa plataformak bi milioi dolar inguru balio izan zuen, bai diruak, bai haren jabeek urte horretako alokairuagatik jaso zuten. Maizter faltagatik, New Yorkeko jendeak eraikuntzari iseka egiten zion eta goitizen gaitzesgarria eman: Empty State Building (Empty, "hutsik")[4]. Eraikina ez zen errentagarria izan 1950 arte.

Aireontzi geltokia

Eraikinaren jatorrizko ezaugarri bereizgarrietako bat izan zen gailurreko mastan zepelin aireontzientzako amarraleku eta geltokia[5]. Jatorrian, 102. solairua zepelinentzako lurreratze-plataforma gisa diseinatu zen. Igogailu espezifiko bat zegoen 86 eta 102 pisuen artean, bidaiarien garraiorako. Hala ere, ideia ez zen oso praktikoa izan eta are arriskutsua, aireontziekin saiakera batzuk egin ondoren, eraikuntzaren tamainak berak eragindako mugimendu handien ondorioz. Emisio-dorre handi bat gehitu zitzaion orratzaren goialdeari 1953an[6][5].

Hegazkin talka
 
Hegazkina fatxadaren kontra

1945eko uztailaren 28an, larunbata, B-25 Mitchell bonbaketari batek, laino lo du artean William F. Smith Jr. koronelordeak pilotatua, Empire State eraikinaren ipar aldean jo zuen, 79 eta 80 pisuen artean[7]. Hegazkinaren motorretako batek eraikina zeharkatu zuen talkaren kontrako aldetik irten arte, eta hurrengo etxe-saileko eraikin baten teilatura erori zen, teilatupe bat suntsituz eta sutea eraginez. Beste motorra eta lurreratze trenaren zati bat igogailu baten zulotik erori ziren. Sua 40 minutuan itzali zuten. Hamalau pertsona hil ziren gertakarian[8][9].

↑ a b Willis, Carol; Friedman, Donald. (1998). Building the Empire State. W.W. Norton ISBN 978-0-393-73030-2.. Weitzman, D.. (2014). Skywalkers: Mohawk Ironworkers Build the City. Roaring Brook Press, 85, 87–88 or. ISBN 978-1-4668-6981-3..Eraikuntzaren xehetasunak. (Ingelesez) NYT Travel: Empire State Building. . ↑ a b (Ingelesez) Shanor, Rebecca Read. (1995). The Encyclopedia of New York City. New Haven, CT & London & New York: Yale University Press & The New-York Historical Society, 1208-1209 or.. (Ingelesez) Goldman, Jonathan. (1980). The Empire State Building Book. New York: St. Martin's Press, 44 or.. (Ingelesez) 750th Squadron 457th Bombardment Group: Officers - 1943 to 1945. . (Ingelesez) Empire State Building Withstood Airplane Impact. TMS. (Ingelesez) Plane Hits Building – Woman Survives 75-Story Fall. Elevator-World.
Photographies by:
Sam valadi - CC BY 2.0
Statistics: Position
1994
Statistics: Rank
63302

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
385729416Click/tap this sequence: 6643

Google street view

Where can you sleep near Empire State eraikina ?

Booking.com
487.355 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 40 visits today.