Statue of Liberty

( Askatasunaren Estatua )

Askatasunaren Estatua (ingelesez: Statue of Liberty), jatorrizko izena Mundua argitzen duen askatasuna (ingelesez: Liberty Enlightening the World; frantsesez: La Liberté éclairant le monde), New Yorken (AEB) kokatutako eskultura erraldoia da.

Askatasunaren Estatua Frantziak New York hiriari oparitutakoa da, AEBetako Independentzia Aldarrikapenaren mendeurrena ospatzeko eta bi nazioen arteko adiskidetasun ikur bezala. 1886ko urriaren 28an inauguratu zen Grover Cleveland AEBetako presidentearen aurrean. Estatua, Frédéric Auguste Bartholdi frantziar eskultoreak egina da, eta barne egitura, Alexandre Gustave Eiffel ingeniariak diseinatu zuen. Eugène Viollet-le-Duc arkitekto frantziarra arduratu zen estatua eraikitzeko erabilitako kobre xaflak aukeratzeaz. 1924ko urriaren 15ean estatua Estatu Batuetako monumentu nazional izendatua izan zen eta 1965...Irakurri gehiago

Askatasunaren Estatua (ingelesez: Statue of Liberty), jatorrizko izena Mundua argitzen duen askatasuna (ingelesez: Liberty Enlightening the World; frantsesez: La Liberté éclairant le monde), New Yorken (AEB) kokatutako eskultura erraldoia da.

Askatasunaren Estatua Frantziak New York hiriari oparitutakoa da, AEBetako Independentzia Aldarrikapenaren mendeurrena ospatzeko eta bi nazioen arteko adiskidetasun ikur bezala. 1886ko urriaren 28an inauguratu zen Grover Cleveland AEBetako presidentearen aurrean. Estatua, Frédéric Auguste Bartholdi frantziar eskultoreak egina da, eta barne egitura, Alexandre Gustave Eiffel ingeniariak diseinatu zuen. Eugène Viollet-le-Duc arkitekto frantziarra arduratu zen estatua eraikitzeko erabilitako kobre xaflak aukeratzeaz. 1924ko urriaren 15ean estatua Estatu Batuetako monumentu nazional izendatua izan zen eta 1965eko urriaren 15ean Ellis uhartea gehitu zen. 1984an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Askatasunaren Estatua, New Yorkeko monumentu garrantzitsu bat izateaz gain, ikur bihurtu zen Estatu Batuetan, eta, maila orokorrago batean, askatasuna eta zapalkuntzarekiko emantzipazioa irudikatzen ditu. 1886an inauguratu zenetik, estatua, etorkin europarrek Estatu Batuetara iristean zuten lehen ikuspegia izan zen, Ozeano Atlantikoan zehar bidaiatu ondoren. Arkitekturari dagokionez, estatuak Rodasko koloso ospetsua gogorarazten du, antzinako [[Munduko zazpi mirariak|munduko zazpi mirari]etako bat. Munduko zazpi mirari berrietarako izendatua izan zen, non finalista izan zen.

Photographies by:
Don Ramey Logan - CC BY 4.0
Statistics: Position
742
Statistics: Rank
260355

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
129764538Click/tap this sequence: 9251
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Askatasunaren Estatua ?

Booking.com

What can you do near Askatasunaren Estatua ?

8.830.764 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 5.282 visits today.