Kontxa Donostiako hiru hondartzetako bat da (besteak Ondarreta eta Zurriola dira), izen bereko badiaren hego-ekialdean dagoena, arku bat eratuz. Mendebaldeko muturrean, Ondarreta hondartzarekiko muga du Loretopea; eta iparraldeko muturrean, Donostiako portutik eta Donostiako udaletxetik gertu dagoen Klub Nautikoaren eraikina du muga. Izan ere, badiak maskor forma duelako eman zitzaion Kontxa izena. 1.350 metro inguru luze da, eta batez beste 70 metroko zabalera eta 54.000 m2ko azalera ditu. Hondar fin eta urre-kolorekoa du, eta, udan ura epeltzen denean bereziki, bainurako egokia eta arrisku gabea da, badiak ematen dion babesagatik, itsaso zabaleko olatuak leuntzen baitizkio. Bere luzera osoan hormek bereizten dute lehorretik, eta hormen gainean Kontxa pasealekua eta Alderdi Eder lorategia daude. Donostiarren aisialdi eta kirolgune garrantzitsua da, zerbitzu ugari eskaintzen ditu eta hiriaren turismo erakargarri nagusienetakoa da, udan ...Irakurri gehiago

Kontxa Donostiako hiru hondartzetako bat da (besteak Ondarreta eta Zurriola dira), izen bereko badiaren hego-ekialdean dagoena, arku bat eratuz. Mendebaldeko muturrean, Ondarreta hondartzarekiko muga du Loretopea; eta iparraldeko muturrean, Donostiako portutik eta Donostiako udaletxetik gertu dagoen Klub Nautikoaren eraikina du muga. Izan ere, badiak maskor forma duelako eman zitzaion Kontxa izena. 1.350 metro inguru luze da, eta batez beste 70 metroko zabalera eta 54.000 m2ko azalera ditu. Hondar fin eta urre-kolorekoa du, eta, udan ura epeltzen denean bereziki, bainurako egokia eta arrisku gabea da, badiak ematen dion babesagatik, itsaso zabaleko olatuak leuntzen baitizkio. Bere luzera osoan hormek bereizten dute lehorretik, eta hormen gainean Kontxa pasealekua eta Alderdi Eder lorategia daude. Donostiarren aisialdi eta kirolgune garrantzitsua da, zerbitzu ugari eskaintzen ditu eta hiriaren turismo erakargarri nagusienetakoa da, udan bereziki. Hondartza inguratzen duen eskubanda hiriko ikur bilakatu da.

Photographies by:
Hmvg - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
6484
Statistics: Rank
51050

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
973124865Click/tap this sequence: 5611
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Kontxa ?

Booking.com

What can you do near Kontxa ?

8.714.222 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 360 visits today.