Ainhoa
Ainhoa Urdazubiko priore-etxeak sortu zuen bikario gisa XIII. mendean. Ingalaterra eta Nafarroako erresumaren arteko guden ondoren, parrokiako lurrak bi erresumen arteko lur banatugabeak bihurtu ziren.
XVII. mendeaHogeita Hamar Urteko Gerraren (1618-1648) ondorioz, Ainhoa suntsiturik geratu zen; dena dela, horren ondoren, berreraiki zen.
XVIII. mendea1724. urtean, Donazaharre (1685), Mugerre eta Hiriburu (1696) herrietako matxinadei jarraiki, gatzaren gaineko zerga berrien aurka altxatu ziren ainhoarrak, geroago, 1726. urtean, 50. zerga deituko zitzaionaren aurka Lapurdi osoan zabaldu ziren altxamenduen aitzindari gisa [1].
1790. urteko martxoaren 4ko legeak administrazio mota berria ekarri zuen Ipar Euskal Herrira: kantonamenduak eta barrutiak sortzeaz gain, hainbat herritako izenak aldatu ziren, Frantziar Iraultzaren izpiritua hobeki adierazteko, omen. Ainhoak Mendiarte izena hartu zuen.
↑ Philippe Veyrin Les Basques Arthaud, 1975 - 179. orr.
Gehitu iruzkin berria