Chrysler Building

Chrysler Building New Yorkeko Art Déco estiloko etxe orratz bat da. Manhattanen dago, 42. kalearen eta Lexington Hiribidearen gurutzaduran.

319 metroko garaiera du, eta denbora-epe labur batez munduko eraikinik altuena izan zen, 1931n Empire State Building eraikinak gainditua izan zen arte. Dena den, oraindik ere Chrysler eraikina munduko altuena da, adreiluz egindakoen artean.

Chrysler Building Art Déco estiloko arkitekturaren adibide klasiko bat da, eta gaur egungo arkitekto askoren iritziz New Yorkeko eraikinik onenetako bat da.

Historia

William Van Alen arkitektoak diseinatu zuen Chrysler Building, Chrysler Corporationen egoitza izateko.

Eraikinaren lehenbiziko harria 1928ko irailaren 19an jarri zuten, eta garai hartan New Yorken lehia gogotsua zegoen, munduko etxe orratzik altuena nork eraikiko. Chrysler Building lastertasun harrigarriz eraiki bazen ere (aste bakoitzeko lau solairu egiten zituzten, batez beste), ez zen langilerik hil etxe orratz honen eraikuntza-prozesu osoan zehar.

Eraikina oraindik bukatu gabe zegoela, norgehiagokan zebilkion proiektu batek, 40 Wall Streetekoak, antzeko garaiera zeukan, eta bere diseinatzaileak, H. Craig Severance-k, garaiera handitu zion, eta jarraian publikoki aldarrikatu zuen berea zela munduko eraikinik altuena (aipamen horretan ezin ziren sartu bizitoki ez ziren egiturak, hala nola Eiffel Dorrea). Erronka horri erantzuteko, Van Alenek bere eraikinari 56,3 metroko orratz bat gehitzeko baimena lortu zuen, eta isilpean muntatu zuen, eraikinaren barrenean.

Chrysler Building 1930eko maiatzaren 28an bukatu zuten eraikitzen, eta goialdean ipinitako orratzaren altuera gehigarriari esker, Chrysler eraikinak aurrea hartu ahal izan zion 40 Wall Streeteko eraikinari, eta horrela munduko eraikinik altuena bihurtu zen, bai eta munduko egiturarik altuena ere, Eiffel Dorreari gaina harturik. Chrysler Building 305 metroko garaiera gainditu zuen gizakiak sorturiko lehenbiziko egitura izan zen.

Dena den, publikoarentzat ireki zenetik urtebete ere igaro ez zenean, Chryslerri Empire State eraikinak kendu zion eraikinik altuena izatearen ohore hori.

Photographies by:
Statistics: Position
5735
Statistics: Rank
71470

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
613894752Click/tap this sequence: 7351
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Chrysler Building ?

Booking.com

What can you do near Chrysler Building ?

8.716.845 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 2.983 visits today.