Guardia

Guardia Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Arabako Errioxa eskualdeko herriburua, Gasteiztik 64 bat kilometro hegoaldera kokatua.

Hiribildua udalerriko erdialdean dago, eremu lauan nabarmentzen den muino baten gainean. Haren inguruan, Nafarroako errege Antso Azkarrak harrizko harresi bat eraikiarazi zuen, eta zati handi batek oraindik zutik dirau. Gaurdaino gorde dira harresiko bost sarrera: Mercadal, Carnicerías, Páganos, San Juan eta Santa Engracia ateak. Hiriko kaleek ere eusten diote Erdi Aroko giro bereziari. Ekonomiaren aldetik, ardoa da inguru horretako produktu nagusia, eta mahasti eta ardandegi ugari ditu herriak.

Historia Aurreneko aztarnak

Guardia inguruan Neolito garaiko aztarna ugari aurkitu dira. K.a. 3000 urte inguruan Bilarko hezurren leizea populatua egon zen eta Brontze Aroa izan arte hainbat ehorzketa trikuharri aurkitu dira inguruetan, ala Guardian, Kripanen nola Bilarren. Guardiakoak Hueseragana, Layaza, Sotillo eta San Martin dira. Guardiaren hegoaldean, herritik bi kilometro ingurura, Neolito garaiko (3035-3365) hobi handi bat aurkitu da, gutxienez 298 hilotz dituena[1].

La Hoya deituriko muinoan, Guardiatik 500 bat metro iparrera, Burdin Aroko aztarnategi bat aurkitu zen 1935ean, horrek Guardia herria antzinakoa dela frogatzen du. Adituek diotenez, 4 hektarea zabala den La Hoya antzinako herrian duela 3.400 urtetik bizi izan zen jendea. Zeltiberiarrak iristearekin batera La Hoya merkartaritza eta lurralde antolakuntza gune garrantzitsua bihurtu zen. K.a. III. mendean ordea bertan behera utzia izan zen, horren arrazoirik ez da ezagutzen. Gaur egun eremu arkeologikoa bisita daiteke, alboan eraiki den museoarekin batera.

2008an Guardiako alde zaharrean K. a. III. eta II. mende bitarteko aztarnak aurkitu zituzten, adituek zeltiberiarrekin erlazionatu zituztenak[2].

Erromatarren garaiko arkeologi eremu bat ere aurkitu da, Las Pilas del Camino de Logroño izena eman zaiona. 450 m²-ko azalera hartzen du indusketa eremuak eta eltzegintza lantegi baten aztarnak dira. Labe handi bat aurkitu da, bi metro luze eta metro bateko altuera duena. Teilak, pezuak eta zeramikazko harlauzak ere aurkitu dira inguruan. Eltze lantegiaren inguruan beste egitura batzuk ere topatu dituzte[1].

Erdi Aroa

Guardia oso hiri zaharra da. X. mendearen hasieran (908. urtean dirudienez) Guardiako muinoan gaztelua eraiki zuen Nafarroako Antso Abarkak, Nafarroako Erresuma Gaztelaren erasoetatik babesteko. Hiri garrantzitsua izan zen X-XII. mendeetan.

Nafarroako Errege-erreginak bizi izan ziren bertan tarteka eta Zuria Nafarroakoa Guardian jaio eta bertan ezkondu zen Gaztelako Antso III.arekin. Zuriaren anaia zen Nafarroako Antso VI.ak forua eman zion hiribilduari 1164. urtean. Antso VII.ak herria gotortu egin zuen harresi sendo bat eraikiz inguruan. Dorre garaiak eraiki ziren eta almenaz ornitu ziren harresiak. Lau ate eraiki ziren, Paganoseko atea (mendebaldean), Mercadal (hegoaldean), San Juan atea (hego-ekialdean) eta Santa Engrazia atea (ipar-ekialdean). XV. mendean bosgarren bat egin zen ekialdean, Carnicerias atea izenaz ezagutzen dena. Harresiaren barruan hiru kale luze ezarri ziren ipar-hegoalde norabidean, eta erdialdean plaza errektangularra[3].

Foruen jabe egindakoan, Guardia hazi eta hedatzen hasi zen, eta hori kontuan hartuta, Fernando IV.ak hainbat eskubide erabiltzeko baimena eman zion merkataritza eta garapen ekonomikoa erraztearren. 1351. urtean, Nafarroako erresumaren eta Gaztelakoaren arteko gerrak ugariak zirenean alegia, Guardiak nafarra izateko borondatea berretsi zuen. Hala eta guztiz ere, urte batzuk geroago, Nafarroako Karlos II.a erregeak Gaztelako Henrike II.aren esku utzi zuen Guardia (1367). 1386an Gaztelako Joan I.ak berriro itzuli zion Guardia Nafarroako Karlos III.ari beaumontarren eta agaramontarren arteko guduen garaian Guardia Gaztelaren mende geratu zen, nahiz eta 1469an Nafarroaren esku egon.

Azkenik, Fernando katolikoaren agintaldian (1486), Guardia Gaztelaren mende geratu, eta Arabako hiri bihurtu zen, nahiz denbora jakin baterako soilik onartu bertako biztanleek.

Aro modernoa

Gaztelak Nafarroa konkistatu ondoren Guardiak mugan egoteari utzi zion. Hiriak militar izaera galdu zuen orduan eta garapen ekonomikoa izan zuen, ardogintza oinarri hartuta. Hiriaren azpialdea zulatu egin zen eta galeria horiek upategi familiar gisa erabiltzen hasi ziren[1]. XVI eta XVIII mendeen artean jauregi ugari eraiki ziren, beren armarri eta teilatu ornatuekin[3].

XVI. eta XVII mendeetan hainbat izurrialdi jasan zituen eta hiriaren populazioa hamarrenera jeitsi zen[1].

Iberiar Penintsulako gerran borroka latzak izan ziren Guardiaren inguruan: alde batetik frantsesak, eta bestetik Zurbanoren, Lezetaren (Dos Pelos) eta Minaren agindupean zeuden gerrillariak. Lehen Karlistaldian (1836), Arabako III. Batailoi karlistak hiria setiatu bazuen ere, ez zuen hartzeko aukerarik izan. Bigarren Karlistaldian, berriz, karlistek bitan hartu zuten hiria beren mende, eta liberalek bietan berreskuratu zuten. Hiria oso kaltetua gelditu zen.

XX mendea

XX. mendearen hasieran herriak hainbat azpiegitura sortu zituen eta horrekin errekuperatzen hasi zen. 1920. urtean Raimundo Deunaren Ospitalea inauguratu zen eta 1927an eskola[1].

Mendearen amaieran ardogintzan oinarrituriko turismogunea bihurtu zen.

↑ a b c d e «Hasiera» www.laguardia-alava.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).(Gaztelaniaz) Aztarnen aurkikuntzaren berria El Correo egunkarian ↑ a b (Gaztelaniaz) «Conjunto monumental de Laguardia» Alava Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
Photographies by:
Ndres.s - CC0
Statistics: Position
4170
Statistics: Rank
25525

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
758143926Click/tap this sequence: 1753

Google street view

Where can you sleep near Guardia ?

Booking.com
489.361 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 1 visits today.