Uxmal maia zibilizazioko gune arkeologiko bat da, Yucatán penintsulaan kokatua, Yucatán estatuan, Mexikon. Mérida estatu hiriburutik 78 km hegoaldera dago, Santa Elena udalerrian.

Leku izena prehispanikoa da eta antzinako maieraz Hirutan eraikia esan nahi du, nahiz eta aditu batzuk zalantzan ipini esanahi hori. Uxmal [uʃˈmal] ahoskatzen da, eta ez [uksˈmal].

Uxmaleko eraikinak Puuc estilokoak dira, behe horma lisoen gainean oso friso apainduekin. Apaindura hauek maien etxoletan oinarrituta daude, zutabetxo zilindrikoekin (etxolen hormak egiteko kanaberak irudikatuz) eta irudi trapezoidalekin (lastozko estalkiak irudikatuz). Beste apaindura ugari ere agertzen da, hala nola, suge txirikordatuak, askotan burubikoak, Chaac euriaren jainkoaren maskarak eta aho irekiko lumadun sugeak. Eraikinek bertako topografiaz baliatzen dira garaiera eta bolumen handia lortzeko. Hauen artean daude Igarlearen piramidea, bost mailakoa, eta Gobernadorearen jau...Irakurri gehiago

Uxmal maia zibilizazioko gune arkeologiko bat da, Yucatán penintsulaan kokatua, Yucatán estatuan, Mexikon. Mérida estatu hiriburutik 78 km hegoaldera dago, Santa Elena udalerrian.

Leku izena prehispanikoa da eta antzinako maieraz Hirutan eraikia esan nahi du, nahiz eta aditu batzuk zalantzan ipini esanahi hori. Uxmal [uʃˈmal] ahoskatzen da, eta ez [uksˈmal].

Uxmaleko eraikinak Puuc estilokoak dira, behe horma lisoen gainean oso friso apainduekin. Apaindura hauek maien etxoletan oinarrituta daude, zutabetxo zilindrikoekin (etxolen hormak egiteko kanaberak irudikatuz) eta irudi trapezoidalekin (lastozko estalkiak irudikatuz). Beste apaindura ugari ere agertzen da, hala nola, suge txirikordatuak, askotan burubikoak, Chaac euriaren jainkoaren maskarak eta aho irekiko lumadun sugeak. Eraikinek bertako topografiaz baliatzen dira garaiera eta bolumen handia lortzeko. Hauen artean daude Igarlearen piramidea, bost mailakoa, eta Gobernadorearen jauregia, 1.200m² baino gehiago dituena.

Photographies by:
Adrian Hernandez - CC BY-SA 4.0
Sybz - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
376
Statistics: Rank
208163

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
438169572Click/tap this sequence: 8648

Google street view

Where can you sleep near Uxmal ?

Booking.com
489.898 visits in total, 9.197 Points of interest, 404 Destinations, 63 visits today.