Chichén Itzá

Chichén Itzá Yucatán penintsulako gune arkeologikorik garrantzitsuenetako bat da, Mexikon, Tinum udalerrian kokatua, Yucatán estatuan. Maia zibilizazioaren hondar garrantzitsu eta ospetsua, bertan mantentzen diren eraikinik nagusiak zibilizazio maia gainbehera zihoan garaikoak dira, arkeologoek Aro Postklasikoa izenaz ezagutzen dutena.

Gaur egun aztarnategiko arkitektura masiboa enblematikoak eragin tolteka argi bat du. Tokia presiditzen duen jainkoa bera, Kukulkan alegia, nolabait esateagatik, Quetzalcoatlen berraragitze bat da, panteoi toltekatik irten zen jainkoa. Behin hori esan ondoren, Chichén Itzá hiri edo zentro zeremonial bat izan zela kontuan hartu behar da, berau okupatu eta bere fundaziotik bultzatu zuten herrien eragin eta eraikuntza hainbat arotatik pasa zena.

Chichén Itzáko gune arkeologikoa UNESCOk Gizateriaren Ondare zerrendan gehitu zuen 1988an. 2007ko uztailaren 7an Munduko Zazpi Mirari Berrietarako aukeratua izan zen, UNESCOren babesik ez zue...Irakurri gehiago

Chichén Itzá Yucatán penintsulako gune arkeologikorik garrantzitsuenetako bat da, Mexikon, Tinum udalerrian kokatua, Yucatán estatuan. Maia zibilizazioaren hondar garrantzitsu eta ospetsua, bertan mantentzen diren eraikinik nagusiak zibilizazio maia gainbehera zihoan garaikoak dira, arkeologoek Aro Postklasikoa izenaz ezagutzen dutena.

Gaur egun aztarnategiko arkitektura masiboa enblematikoak eragin tolteka argi bat du. Tokia presiditzen duen jainkoa bera, Kukulkan alegia, nolabait esateagatik, Quetzalcoatlen berraragitze bat da, panteoi toltekatik irten zen jainkoa. Behin hori esan ondoren, Chichén Itzá hiri edo zentro zeremonial bat izan zela kontuan hartu behar da, berau okupatu eta bere fundaziotik bultzatu zuten herrien eragin eta eraikuntza hainbat arotatik pasa zena.

Chichén Itzáko gune arkeologikoa UNESCOk Gizateriaren Ondare zerrendan gehitu zuen 1988an. 2007ko uztailaren 7an Munduko Zazpi Mirari Berrietarako aukeratua izan zen, UNESCOren babesik ez zuen ekimen pribatu baten ondorioz, baina munduan zehar bozkatu zuten milioika pertsonak babestua.

Historia
"La Iglesia" eraikina, "Las Monjas" multzoan.

Chichén Itzá 525ean sortu zuen chân gizataldeak, gero itza izan zirenak, "kronikek dioten jaitsiera txikiaren garaian"[1]. Chân gizataldeak, mendebalderako ibilbidean, bertan ezarri zuen hiriburua, baina beste hainbat hiri garrantzitsu ere sortu zituzten, hala nola, Ek Balam, Izamal, Motul, T-hó (egungo Mérida) eta Champotón (Chan Petén: "Chânen lurraldea"), Juan Francisco Molina Solís historialariaren arabera[2].

Aro Klasiko Berantiarraren amaiera aldera (600-900), hiria Mayab beterriko hirigune politiko garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Aro Postklasikoaren hasieran (900-1500), hiria Yucatán penintsulako boteregune nagusia izan zen. Badirudi XI. mende inguruan, hiria gainbeheran hasi zen eta garrantzia galdu, ia biztanle gabe gelditu arte. Hala ere, ez zen guztiz ustu eta konkista garai ostean ere, espainiar eta maia iturrien arabera, cenote sagrado delakoak erromesak erakartzen zituen oraindik.

Juan Francisco Molina Solís, Reseña de la Historia Antigua de Yucatán Descubrimiento y Conquista de Yucatán. Mérida, Yucatán, 1896.Op cit. Juan Francisco Molina Solís.
Photographies by:
Statistics: Position
254
Statistics: Rank
269544

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
693872514Click/tap this sequence: 4111

Google street view

Where can you sleep near Chichén Itzá ?

Booking.com
489.358 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 185 visits today.