Templo de Kukulcán

( Kukulkanen tenplua )

Kukulkanen piramidea edo Kukulkanen tenplua XII. mendean maia itzátarrek Chichén Itzá antzinako hirian eraikitako tenplua da, gaur egungo Mexikoko Yucatán estatuan. El Castillo (euskaraz: «Gaztelua») izenez ezaguna ere bada, espainiarrek XVI. mendean erabili zuten izena, Europan ezaguna zen antzekotasun arkitektonikoren bat bilatuz. Arkeologoek 5B18 egitura izendatzen dute.

Piramide forma du, bederatzi maila edo basamentu, lau fatxada nagusi, horietako bakoitza erdian eskailerak dituelarik eta tenplutxo batez amaitutako goiko plataforma bat ditu. Eraikin honetan Kukulkan maia jainkoa gurtu zen (maiazko "lumadun sugea"), honen ondorioz, apainduran suge irudiak ikus daitezkeelarik. Bestalde, Haab (nekazaritzako eguzki egutegia) eta Tzolkin egutegietan eta egutegi gurpilean erabilitako zenbakirik garrantzitsuenei erreferentzia egiten dieten sinbolismoak ere baditu. Piramidearen eraikuntzaren lerraketak zenbait eta argi it...Irakurri gehiago

Kukulkanen piramidea edo Kukulkanen tenplua XII. mendean maia itzátarrek Chichén Itzá antzinako hirian eraikitako tenplua da, gaur egungo Mexikoko Yucatán estatuan. El Castillo (euskaraz: «Gaztelua») izenez ezaguna ere bada, espainiarrek XVI. mendean erabili zuten izena, Europan ezaguna zen antzekotasun arkitektonikoren bat bilatuz. Arkeologoek 5B18 egitura izendatzen dute.

Piramide forma du, bederatzi maila edo basamentu, lau fatxada nagusi, horietako bakoitza erdian eskailerak dituelarik eta tenplutxo batez amaitutako goiko plataforma bat ditu. Eraikin honetan Kukulkan maia jainkoa gurtu zen (maiazko "lumadun sugea"), honen ondorioz, apainduran suge irudiak ikus daitezkeelarik. Bestalde, Haab (nekazaritzako eguzki egutegia) eta Tzolkin egutegietan eta egutegi gurpilean erabilitako zenbakirik garrantzitsuenei erreferentzia egiten dieten sinbolismoak ere baditu. Piramidearen eraikuntzaren lerraketak zenbait eta argi itzal fenomeno ikustea ahalbidetzen du, hauek bere gorputzean gertatzen direlarik urteroko ekinozio eta solstizioetan.

1988an, UNESCOk Chichén Itzá maia hiria Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Ia 20 urte beranduago, Bernard Weber suitzar zinegileak New Open World Corporationen bidez "munduko hautaketa" bat deitu zuen Munduko Zazpi Mirari Berriak hautatzeko, eta maia hiria irabazleetako bat izan zen 2007ko uztailak 7an, "Mundu Garaikideko Zazpi Mirari Berrietako" bat bezala izendatua geratuz. Kukulkanen piramidea da tokiko egiturarik nagusienetako bat.

Photographies by:
Alastair Rae from London, United Kingdom - CC BY-SA 2.0
Statistics: Position
321
Statistics: Rank
234436

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
582614397Click/tap this sequence: 7664

Google street view

Where can you sleep near Kukulkanen tenplua ?

Booking.com
489.956 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 5 visits today.