زقورة أور

( Urko zigurata )

Urko zigurata (sumerieraz é-temen-ní-gùr-ru) antzinako sumertar hiria den Urren hondakinen ondoan, Iraken, dagoen zigurat bat da. Nannar (Ilargia sumerieraz) jainkosaren gurtzaleku bezala eraiki zen Obeid Aroan, eta K. a. XXI. mendean berreraiki zuen Ur-Nammu erregeak. Elamdarrek suntsitu zuten, eta, beranduago, Babiloniako Nabukodonosor II.a erregeak berreraikiarazi zuen.

8 metroko bere harresi propioak inguratzen zuen. Partzialki zaharberritu zen 1970eko hamarkadan, 61 x 45,7 metroko laukiluze formako oinplanoa du, eta 15 metroko altuera (ziur askoz gehiago izango zituen arren, higaduraren ondorioz deseginak). Barnealdea erabat adobez egina dago. Kanpoaldeko hormak egositako adreiluz eginak daude, eta mortero bezala asfaltozko betuna erabiltzen du, horma bakoitza puntu kardinal bakoitzari begira dagoelarik. Goikaldeko solairuetara oraindik kontserbatzen diren kanpoaldeko hiru eskaileretatik iristen zen.

4000 urte baino gehiago izan eta bere eraikuntzan...Irakurri gehiago

4000 urte baino gehiago izan eta bere eraikuntzan erabilitako materialak gora-behera, oso kontserbazio egoera onean eta partzialki zaharberritua dago. Hondakina eraikita dagoen basamortuaren gainetik 21 metrora altxatzen da. Bere oinplanoa laukizuzen formakoa da, eta zazpi terraza handi izatera iritsi zen, horietatik soilik hiru mantentzen direlarik. Goialdeko terrazan jainkosaren santutegia zegoen. Bertara, harresietara erantsitako eskailera maila estuen bidez iristen zen.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
1473
Statistics: Rank
184801

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
358672914Click/tap this sequence: 9913
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Urko zigurata ?

Booking.com
8.716.695 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 2.833 visits today.