بابل

( Babilonia (hiria) )

Babilonia (akaderaz: Bābili(m); sumerieraz: KÁ.DINGIR.RAKI, arabieraz: بابل‎, Bābil; hebreeraz: בָּבֶל‎, Bāḇel; antzinako grezieraz: ΒαβυλώνBabylṓn; antzinako persieraz: 𐎲𐎠𐎲𐎡𐎽𐎢‎ Bābiru) Mesopotamian, Eufratesen bazterretan, kokatutako antzinako hiria izan zen. Gaur egungo Al-Hillah hiriaren (Irak) ondoan zegoen, Bagdadetik 100 km hegoaldera. K.a. 2. milurtekoaren hasieratik aurrera hiri hau Behe Mesopotamian, eta haratuago ere, hedatuz joan zen Babiloniar Inperioaren hiriburua izan zen. K.a. VI. mendean, Nabukodonosor II.aren garaian, izan zuen goren aldia. Garai hartan munduko hiririk handienetako bat zen, eta haren hondakinek 1.000 Hako eremua hartzen dute.

Historia Fundazioa eta lehen urteak

Bibliaren arabera, Babilonia Nimrodek sortu zuen K.a. 2500ean, beharbada Eufrates ibaiaren ertzeko herri txiki bat bezala, eta, ia seguru, Sumertar garaian, askoz boteretsuagoa zen Kish hiriaren mende egon zena. Babiloniari buruzko lehen aipamena, K.a. XXIV. mendean datatua dagoen taulatxo batean agertzen da, Sargon Akadekoaren erregealdi garaian, bere inperioko barruti ilun eta galdu baten hiriburu bihurtu zuenean. Denbora batez, hiri probintzial bat gehiago baino ez zen izan. K.a. XXI. mendearen bigarren erdia hasia, Arabiako basamortutik iritsitako nomada semitek (Amortar eta Tidnumak), Sumer eta Akadeko errege zen Amar-Sini, Mesopotamia erdialdeko (Akad) lurraldeen zati bat kendu zioten, eta Kishen sartu nahi izan zuten, baina azken hiri honetatik kanporatuak izan ziren, Eufratesen ertzera mugatuak geratuz, hau da, Babiloniara. Denbora askoan euren jabetza garrantzitsu bakarra izan zenez, Amortarrak, Babilonia handitzeaz eta edertzeaz arduratu ziren. K.a. 2004. urtean, Ur III inperioa, Zagros mendietatik zetozen herri nomadek, elamdarrek, Isingo hiritarrek eta Amortar edo Martuek osatutako koalizio baten aurrean erori zen. Azken hauek, Behe eta Erdi Mesopotamian ezarri ziren, hiriak eurenganatuz eta amortar dinastiak sortuz haietan.

Lehen Inperio garaia

Amortar gobernupeko hirietako bat, Babilonia bera izan zen, jada amortar domeinupean denbora asko zeraman arren, dinastia propiorik ez zuena. Lehen Babiloniar dinastia, K.a. 1894an sortu zuen Sumu-abum amortarrak. Honela, dinastia honek gobernatutako hiri-estatu independente bihurtu zen, dinastia honetako seigarren erregea izan zen Hammurabi ospetsuak (K.a. 1792tik K.a. 1750 arte gobernatu zuena kronologia ertainaren arabera), modu erraldoian handitu zuelarik eta bere domeinuak handitu zituelarik, Amortar Inperioaren hiriburu bihurtuz, Mesopotamia osoa domeinatu zuena. Ordutik aurrera, garrantzi handia hartu zuen Mesopotamia hegoalde osoko benetako metropoli bezala. Baina Inperioak ez zuen asko iraun. Hammurabi hil ondoren, matxinadak hasi ziren:

K.a. 1729an, lehen buruzagi kasitak (tribu ario indoeuroparra eta nomada), Babilonia konkistatzeko bata bestearen atzeko zenbait saiakera egiten hasi ziren. K.a. 1720an, Itsasoko Herrialdea bezala ezagutzen den Mesopotamiako hegoaldeko muturreko eskualde batek, zenbait matxinada hasten ditu dinastia propio bat sortuz.

Azkenik, K.a. 1595ean, hegoaldeko kasitarren presioa jasan ezinik, Samsu-Ditana, I. Babiloniar Inperioko azken erregea, Agum II.a kasitar buruzagiak kargutik kendu zuen.

Babiloniaren edertzea Nabukodonosor II.aren eskutik
 
Ishtarren Atea. Pergamoko Museoa, Berlin.

Nabukodonosor II.aren erregealdian (K.a. 605-K.a. 562) bihurtu zen Babilonia antzinateko hiririk bikainenetako bat. Nabukodonosorrek, lur inperialen erabateko berreraikitzea agindu zuen, Babiloniako Lorategi Esekien berreraikitzea barne (Munduko Zazpi Mirarietako bat zena), hauei buruz, bere emazte nostalgikoa zen Amytisentzat eraiki zirela esaten delarik. Lorategien existentzia, eztabaidagai da: Robert Koldewey arkeologo alemaniarraren indusketek, lorategi hauen existentzia berresten dutela dirudien arren, historialari asko, lorategi hauen kokapenarekin ez datoz bat, eta, batzuek, Niniveko lorategiekin nahastuak izan direla uste dute.

Babilonia, persiarren mende

Zenbait jazoera jasan ondoren, hiria, K.a. 539an, Ziro II.a Handia persiar erregeak okupatu zuen. Ziro eta bere oinordeko izan zen Dario I.aren erregealdietan, Babilonia, ikasketa eta aurrerapen zientifikoko gune bihurtu zen. Babiloniar adituek, konstelazio mapak osatu zituzten eta egungo astronomia eta matematikaren oinarriak sortu zituzten. Dario I.aren bilobak, Artaxerxes I.ak (K.a. 465/K.a. 464-K.a. 424), K.a. 457an, judutarrei itzultzea ahalbidetu zien dekretu bat argitaratu zuen. Baina, Dario III.aren erregealdian, Babilonia, pixkanaka, gelditzen hasi zen

Alexandro Handiaren inbasioa

K.a. 331n, Dario III.a persiar erregea, Alexandro III.a mazedoniarraren armadak garaitu zuen Gaugamelako guduan, eta, urte horretako urrian, Babilonia, inbaditua eta hartua izan zen. Inbasio honen tokiko txosten batek, Alexandrok, hiriko biztanleen etxeetara ez sartzeko agindu bat aipatzen du, hiria, hiri askatutzat hartuz.

Alexandroren agintaldian, Babilonia, berriz loratu zen ikasketa eta merkataritza gune bezala. Baina, Alexandro, K.a. 323an modu misteriotsuan hil ondoren, Nabukodonosorren jauregian, bere inperioa, bere jeneralen artean banatu zen, diadoko deiturikoak, eta laster hasi ziren urte asko iraun zuten borrokak bere inperioaren hondarrengatik, Babilonia, berriz ere, erdian harrapatuta geratuz.

Etengabeko matxinaden ondorioz, Babilonia, pixkanaka, husten joan zen. K.a. 275ean dataturiko taula batek, Babiloniako biztanleak Seleuzia Tigrisekoa hirira eramanak izan zirela dio, Seleuko I.a Nikatorrek bere erresuma berrirako sorturiko hiriburu berria, non jauregi berri bat eraiki zuen, baita E-Saggila izeneko tenplu bat ere. Gertaera honekin, Babiloniaren historia, bere amaierara iritsi zela esan daiteke, mende bat beranduago, oraindik, bertako santutegi zaharrean sakrifizioak egiten ziren arren. K.a. 141ean, partiarrek eskualdea menderatu zutenean, Babilonia, erabat hondatua eta ilun zegoen.

Photographies by:
Statistics: Position
478
Statistics: Rank
179696

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
821356749Click/tap this sequence: 1341

Google street view

Where can you sleep near Babilonia (hiria) ?

Booking.com
489.028 visits in total, 9.195 Points of interest, 404 Destinations, 4 visits today.