شوش (شهر باستانی)

( Susa (hiria) )

Susa (persieraz: شوش‎Shush, ʃuʃ ahoskatua; antzinako grezieraz: Σοῦσα, ˈsuːsa ahoskatua; asirieraz: ܫܘܫ, Shush; antzinako persieraz: Çūšā; Bibliaren hebreeraz: שׁוּשָׁן, Shushān) Elamdar, Persiar eta Partiar inperioen antzinako hiria izan zen, Tigris ibaitik 240 kilometro ekialdera kokatua, gaur egungo Irango hego-mendebaldean. Gaur egun, antzinako hiritik, hondakin zelai handi bat baino ez da geratzen, baina badago hiri bat bere izenetik eratorria, Xux, gertu.

Susa, eskualdeko kokaleku antzinakoenetako bat da, ziur aski K.a. 4. milurtekoan sortua. Beranduago Elamdar Inperioaren hi...Irakurri gehiago

Susa (persieraz: شوش‎Shush, ʃuʃ ahoskatua; antzinako grezieraz: Σοῦσα, ˈsuːsa ahoskatua; asirieraz: ܫܘܫ, Shush; antzinako persieraz: Çūšā; Bibliaren hebreeraz: שׁוּשָׁן, Shushān) Elamdar, Persiar eta Partiar inperioen antzinako hiria izan zen, Tigris ibaitik 240 kilometro ekialdera kokatua, gaur egungo Irango hego-mendebaldean. Gaur egun, antzinako hiritik, hondakin zelai handi bat baino ez da geratzen, baina badago hiri bat bere izenetik eratorria, Xux, gertu.

Susa, eskualdeko kokaleku antzinakoenetako bat da, ziur aski K.a. 4. milurtekoan sortua. Beranduago Elamdar Inperioaren hiriburu bihurtu zen. Izena elamera dator, forma anitzetan idazten zen (Šušan, Šušun, etab...) eta, dirudienez, Susən ahoskatzen zen. Šušan babiloniar eta asiriar inperioek inbaditu zuten kanpaina bortitzetan. Babiloniar konkistaren ondoren, izena ez zen behar bezala interpretatu eta Šušan («lilia») hitz semitarekin lotua izan zen.

Baliteke Ziro II.aren erregealditik (K.a. 559-K.a. 529) Persiar Inperioaren hiriburuetako bat izatea. Aldi berean, izena eman zion satrapiaren hiriburua ere izan zen, Susiana alegia. Susatik abiatu omen zen Xerxes I.a K.a. 481eko udan, Kritaliarantz (Kapadozia) Grezia konkistatzeko. Alexandro Handiak konkistatu zuen K.a. 331n.

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
391287465Click/tap this sequence: 4519
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Susa (hiria) ?

Booking.com
8.741.993 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 651 visits today.