Slotsholmen Kopenhagen dagoen uharte txikia da, baina bertan sortu zen hiria. Hiriko Indre By (barneko hiria, alde zaharra) barrutian kokaturik dago.

Hainbat eraikin daude bertan:

  • Christiansborg jauregia: 1794. urtean erre zen arte Errege familiaren egoitza izan zen. Ondoren eraiki zen jauregian Folketing parlamentua kokatu zen. Gaur egun bertan dago Gobernuaren egoitza eta Epaitegi Gorena ere.
  • Børsen (Burtsa): Kristian IV.ak eraiki zuen 1619 eta 1640 urteen artean. Kopenhage merkatarien hiria izanik Burtsa sortu nahi izan zuen bere gazteluaren ondoan. Danimarkako Burtsaren egoitza izan da 1974. urte arte. Kanpoaldetik dekorazio bitxia du baina bitxiena bere dorrea da, izan ere bi dragoien buztanen kiribildurez 56 metrotako luzera duen orratza baitu.
  • Danimarkako Errege Liburutegia: 1648. urtean Frederik III-k eraiki zuen Europatik ekarritako liburuak gordetzeko. Gaur egun eraiki moderno batek ordezkatzen...Irakurri gehiago

Slotsholmen Kopenhagen dagoen uharte txikia da, baina bertan sortu zen hiria. Hiriko Indre By (barneko hiria, alde zaharra) barrutian kokaturik dago.

Hainbat eraikin daude bertan:

  • Christiansborg jauregia: 1794. urtean erre zen arte Errege familiaren egoitza izan zen. Ondoren eraiki zen jauregian Folketing parlamentua kokatu zen. Gaur egun bertan dago Gobernuaren egoitza eta Epaitegi Gorena ere.
  • Børsen (Burtsa): Kristian IV.ak eraiki zuen 1619 eta 1640 urteen artean. Kopenhage merkatarien hiria izanik Burtsa sortu nahi izan zuen bere gazteluaren ondoan. Danimarkako Burtsaren egoitza izan da 1974. urte arte. Kanpoaldetik dekorazio bitxia du baina bitxiena bere dorrea da, izan ere bi dragoien buztanen kiribildurez 56 metrotako luzera duen orratza baitu.
  • Danimarkako Errege Liburutegia: 1648. urtean Frederik III-k eraiki zuen Europatik ekarritako liburuak gordetzeko. Gaur egun eraiki moderno batek ordezkatzen du, "diamante beltza" deitzen diotenak. 1999an ireki zituen ateak Schmidt Hammer Lassen arkitekto daniarrak diseinaturiko eraikinak.

Beste eraikin batzuk:

  • Artxibo nazionala.
  • Thorvaldsens museoa.
  • Daniar Judutarren museoa.
Photographies by:
Mik Hartwell from Copenhagen, Denmark - CC BY 2.0
Statistics: Position
3829
Statistics: Rank
87806

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
839245671Click/tap this sequence: 3865
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Slotsholmen ?

Booking.com
8.722.335 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 8.473 visits today.