Tivoli (København)
( Tivoli (Kopenhage) )Historia
Hasiera batean Tivoli & Vauxhall izena eman zitzaion Parisko Tivoli lorategiak eta Londongo Vauxhall parkea gogora araziz. Georg Carstensen izan zen fundatzailea eta famatua da Kristian VIII-ari parkea egiteko baimena eskatzerakoan erabili zuen esaldia: jendea ondo pasatzen ari denean ez du politika kontutan pentsatzen. Erregeak mendebaldeko atetik gertu zegoen lur sail bat utzi zion errentan, 61.000 m² hain zuzen ere.
1843. urtean ireki zituen ateak. Hasiera hasieratik gauza exotikoak izan zituen parkeak, hala nola, Ekialde Urruneko eraikinak, zaldiko-maldikoak, musika emanaldiak, eta baita lorategi bitxiak, jatetxe eta kafetegiak eta baita mendi errusiar primitibo bat ere. Gauez argiek giro berezia jartzen zioten gainera parkeari.
Photographies by:
Ricky36 - CC BY 3.0
Zones
Statistics: Position
2237
Statistics: Rank
129906
Gehitu iruzkin berria