Christiansborg

( Christiansborg jauregia )

Christiansborg jauregia (danieraz Christiansborg Slot) Kopenhageko Slotsholmen irlan (gazteluaren irla) dagoen jauregia da. Danimarkako gobernuaren egoitza da eta bertan daude halaber Folketing (parlamentua) eta Epaitegi Gorena.

Historia

1167. urtean Roskildeko Absalon apezpikuak gaztelua eraiki zuen tokian dago Christiansborg jauregia. Absalonen gazteluak piraten eta Hansa Ligako hirien erasoak jasan zituen eta erabat suntsitua izan zen 1369. urtean. 1417an Erik VII.a apezpikuaren botereari aurre egin eta gaztelu berria eraiki zuten, Kopenhageko gaztelua, hiria errege familiaren eskutan gelditu zelarik. Gazteluak hainbat hedapen eta berreraikitze izan zuen hurrengo urteetan.

Lehen jauregia

XVIII. menderako gaztelua egoera eskasean zegoen eta 1733 eta 1745 artean Kristian VI.a erregeak aurreko gaztelua bota eta bere izeneko jauregia eraiki zuen, Christiansborg Slot (Christiansborg jauregia) izena ezarriz. Hala ere 1794. urtean sute batek erabat suntsitu zuen. Errege familia orduan Amalienborg jauregira joan zen bizitzera, hasieran denboraldi baterako baina azkenean bertan izan dute beren egoitza gaur egunera arte.

Bigarren jauregia

1803. urtean bigarren Christiansborg jauregia eraikitzen hasi ziren Christian Frederik Hansen arkitektoaren gidaritzapean. 1828. urtean bukatu zutenean Frederik VII.ak bertan ez bizitzeko asmoa azaldu zuenez hantxe kokatu zen Folketing parlamentua. Baina jauregi honek ere sute bat izan zuen 1884. urtean eta eraikinaren zati gutxi batzuk baino ez ziren salbatu, tartean kapera.

Hirugarren jauregia

Thorvald Jørgensen arkitektoak diseinatu zuen, horretarako lehiaketa irabazi ondoren, eta hau da gaur egunera iritsi den jauregia. 1907 eta 1928 artean eraiki zuten neo-barroko estiloan.

Photographies by:
Moahim - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
2650
Statistics: Rank
45945

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
142367589Click/tap this sequence: 8357

Google street view

Where can you sleep near Christiansborg jauregia ?

Booking.com
490.028 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 77 visits today.