Basilica di San Pietro in Vaticano

( San Petri basilika )

San Petri basilika edo San Petri Vatikanokoa (latinez: Basilica Sancti Petri, italieraz: Basilica di San Pietro in Vaticano) Vatikano Hiriko eraikin garrantzitsuena da, aita santuak elizkizun garrantzitsuenak ospatzeko darabilen eliza. Katolikoentzat, eraikin erlijioso garrantzitsuena da munduan, bai tamainagatik (munduko eliza handiena 2,3 hektarearekin, 193 metro luze eta 44,5 metro garai), bai bere esanahiagatik ere, tradizioaren arabera bertan lurperatua baitago Petri apostolua. Bere kupulak ematen dion garaieraren ondorioz, bere irudiak Erromako zerumarra menderatzen du.

Gizateriaren Ondare izendatua, basilika bere garaiko arkitektura-sorkuntzarik handientzat jotzen da eta munduko monumentu bisitatuenetakoa da. Egungo eraikina, Konstantinoren antzinako basilikaren gainean oinarritua, 1506ko apirilaren 18an hasi zen eraikitzen, Julio II.a aita santuaren aginduz, eta 162...Irakurri gehiago

San Petri basilika edo San Petri Vatikanokoa (latinez: Basilica Sancti Petri, italieraz: Basilica di San Pietro in Vaticano) Vatikano Hiriko eraikin garrantzitsuena da, aita santuak elizkizun garrantzitsuenak ospatzeko darabilen eliza. Katolikoentzat, eraikin erlijioso garrantzitsuena da munduan, bai tamainagatik (munduko eliza handiena 2,3 hektarearekin, 193 metro luze eta 44,5 metro garai), bai bere esanahiagatik ere, tradizioaren arabera bertan lurperatua baitago Petri apostolua. Bere kupulak ematen dion garaieraren ondorioz, bere irudiak Erromako zerumarra menderatzen du.

Gizateriaren Ondare izendatua, basilika bere garaiko arkitektura-sorkuntzarik handientzat jotzen da eta munduko monumentu bisitatuenetakoa da. Egungo eraikina, Konstantinoren antzinako basilikaren gainean oinarritua, 1506ko apirilaren 18an hasi zen eraikitzen, Julio II.a aita santuaren aginduz, eta 1626ko azaroaren 18an amaitu. Bertan, historiako arkitekto ospetsuenetako batzuk aritu ziren lanean, hala nola Bramante, Michelangelo, Maderno edo Bernini.

Nahiz eta askok hala uste izan, San Petri ez da Erromako katedrala, San Joan Laterangoa baita. Hala ere, San Petri basilika Erromako lau basilika nagusietako bat da. Besteak, San Joan Laterangoa artxibasilika, Santa Maria Nagusia basilika eta San Paulo Harresiz Kanpokoa basilika dira.

Historia

San Petri basilika mende askotako lanaren emaitza da. San Petri hil eta hilobiratu zuten lekuan egindako lehen oroigarritik hasi eta gaur arte aldaketa ikaragarriak izan ditu. Egungo basilika Julio II.aren garaian hasi ziren egiten, 1506ko apirilaren 18an. 1526an amaitu zen, Paulo V.aren agintaldian, eta aita santu horren izena dago basilikaren sarreran idatzita. Garaiko artista asko aritu ziren lanean hor, besteak beste Bramante, Rafael, Michelangelo, Giacomo della Porta, Gianlorenzo Bernini eta Carlo Maderno.

San Petriren hilobia

"Apostoluen Eginak" Bibliako liburuan ageri denez, Jesusen gurutziltzaketa eta berpiztearen ondoren, I. mendearen bigarren laurdenean, hamabi dizipuluetako batek, Simon Petrik, Galileako arrantzaleak, jarraitzaileen artean halako buruzagitza betetzen zuen eta Eliza kristauaren sorreran garrantzi handia izan.

Simon Petri, hogeita hamar urte inguruko ministerio baten ondoren, Erromara joan zen. 64an, Neron enperadorearen erregealdian, kristauak izendatu zituzten Erromako Sute Handiaren arduradunak eta, horren ondorioz, Petri martirizatua izan zen, beste kristau asko bezala. Buruz behera gurutziltzatua izan zen, berak hala eskatuta, Kristo hil zen bezala hiltzea merezi ez zuela uste zuelako. Gurutziltzaketa, Neronen Zirkuaren mutur batean zegoen egiptoar obeliskotik gertu izan zen. Obelisko hau, Kaligulak Heliopolisetik ekarria izan zen K.a. 37an[1]. Gaur egun San Petriren plazan dago eta apostoluaren heriotzaren "lekuko" bezala gurtzen da. Erroman dauden antzinako Egiptoko obelisko ugarietako bat da[2].

 
San Petriren hilobia Vatikanoko harpeetatik ikusia.

Tradizioaren arabera, Petriren hondakinak Zirkuaren kanpoaldean lurperatu zituzten, Vatikanoko muinoan, zirkutik abiatzen zen Via Cornelia bidetik aurrera eginez, hil zen tokitik 150 metro baino gutxiagora. Petriren hilobia, harkaitz gorri batez markatua zegoen, bere izenaren ikurra zena, kristauei identifikatzeko balio ziena eta, aldi berean, kristau ez zirenentzat zentzurik ez zuena, balizko errepresaliak saihesteko. Urte batzuk geroago, leku horretan santutegi xume bat eraiki zuten eta, ia 300 urte geroago, antzinako San Petri basilika[1].

1939an, Pio XII.aren garaian, 10 urteko iraun zituen ikerketa arkeologiko bat egin zen basilikako kriptan, IX. mendetik eskuraezin mantentzen zena. Izan ere, Vatikano Hiriaren eremua hilerri bat izan zen Neronen Zirkua eraiki baino lehenago. Gainera, han lurperatzen ziren zirkuko exekuzioen biktimak, baita apostoluaren ondoan lurperatuak izatea erabaki zuten kristau ugari ere. Indusketek Gregorio I.aren (590-604), Kalisto II.aren (1123), Klemente VIII.aren (1594) garaietan existitu ziren santutegien hondakinak erakutsi zituzten lurzoru-maila ezberdinetan. Eraikin guztiak edikulu baten gainean eraikiak zeuden, non hezur zatiak zituen purpuraz tindatutako oihal batean bilduta urrezko apaingarriekin. Hezurrak Petrirenak zirenik ziurtasunez zehazterik izan ez zen arren, jantziek garrantzi handiko ehorzketa iradokitzen zuten. 1950eko abenduaren 23an iragarri zuen Pio XII.ak San Petri apostoluaren hilobiaren aurkikuntza[3].

Antzinako basilika
 
Zirkuaren, San Petri basilika zaharraren eta berriaren kokapen interpretazioa.

Antzinako basilika Petriren hilobia zegoen lekuan eraiki zen, Neronen Zirkutik ez urrun. Konstantino enperadoreak agindu zituen lehen basilika eraikitzeko lanak, Silvestre I.a aita santuaren kontura, 326 eta 330 artean hasi eta 30 urte geroago amaitu zirenak. Eliza honetako aldare nagusiaren aurrean enperadore asko koroatuak izan ziren, Karlomagno kasu, Leon III.a aita santuak koroa inperiala ezarri ziona 800eko Eguberri egunean[4][5].

Berreraikuntza

XV. mendearen amaieran, Avignongo aitasantutzaren ondoren, basilika paleokristaua nahiko hondatuta zegoen eta erortzeko zorian. Berreraikitzea edo, gutxienez, eraldatze sakona pentsatu zuen lehen aita santua Nikolas V.a izan zen 1452an. Leon Battista Alberti eta Bernardo Rossellino arkitektoei eskatu zien eraikin zaharreko lanak eta azken hau arduratu zen aldaketa garrantzitsuenak egitea. Bere proiektuan, Rossellinok gangaz estalitako bost naberen luzetarako gorputza mantendu zuen, eta transeptua berritu zuen abside zabalago bat eraikiz zeinari korua gehitu zion. Gurutzaduraren eta absidearen arteko elkargune berri hau ganga batekin estaliko zen. Rossellinok asmatutako konfigurazio horrek eragina izan zuen Bramanteren ondorengo proiektuan. Lanak, hiru urte geroago eten ziren, aita santua hil zenean, hormak lurretik metro bat garai baino ez zirenean.

Bramanteren proiektua

Julio II.ak Nikolas V.ak hasitako lanekin jarraitzea erabaki zuen hasiera batean, baina 1505ean basilika berri bat ex-novo eraikitzea erabaki zuen, Pizkunde estetika berriarekin bat zetorrena. Gaur egungo eraikina 1506ko apirilaren 18an hasi ziren eraikitzen. Julio II.ak berak data hau aukeratu zuen lanak hasteko bere astrologoen aholkuz, zeinek aurretik bere aginduz kalkuluak egin zituztenak.

Proiektua Milanetik pixka bat lehenago iritsitako Donato d'Angelo Bramante arkitektoari agindu zioten, aita santuaren konfiantza lortu baitzuen aurreko arkitektoa zen Giuliano da Sangalloren ordez. Cortile del Belvedere egiteaz ere arduratu zen. Proiektuan, gurutze grekoko oinplanoa zuen eraikin bat zegoen, karratu batean inskribatua eta bost kupulaz estalia, erdikoa handiena eta lau zutabe handitan zedarritua, San Marko basilikan inspiratua baina Pizkundeko ohiko oinplano zentralizatuaren adibide argi bat zena[6]. Erdiko kupula, Agriparen Panteoian inspiratua, gurutzaduraren gainean zegoen, eta gainontzekoak angeluetan. Ideia hau islatuta geratu zen domina batean, 1506ko apirilaren 18an tenpluaren lehen harria jarri zela ospatzeko Caradossok egina. Eliza eraikitzeko, Francesco di Giorgio, Filarete eta, batez ere, Leonardo da Vinciren ikerketa teorikoen aplikazioa ere garrantzitsua izan zen, oinplano zentralizatua duten elizentzat, zeinak Florentziako katedraleko oinplano oktogonalean inspiratuta dauden argi eta garbi.

Basilika paleokristaua eraistearekin batera hasi ziren lanak, eta hori oso kritikatua izan zen Elizaren barruan eta kanpoan, hala nola Erasmo Rotterdamgoak edo Michelangelok, zeinak basilika zaharreko zutabeen suntsitu izana kritikatu baitzuen[7]. Gainera, eskandalu horiei gehitu behar zaie basilika eraikitzeko induljentzien salmenta, garrantzitsua izan zutena Martin Luteroren Erreforma Protestantearen sorreran, 1510eko amaieran Erromara egindako bidaian ikusi baitzituen lanak eta horretan oinarrituta idatzi baitzituen "Laurogeita hamabost Tesiak". Honekin guztiarekin, Bramantek ezin izan zuen obra gehiegi aurreratzen ikusi, 1514an hil baitzen, erdiko kupula handia eutsi behar zuten lau zutabe handiak baino ez baitzen eraiki.

Bramanteren proiektua. 

Bramanteren proiektua.

Bramanteren proiektua irudikatzen duen domina. 

Bramanteren proiektua irudikatzen duen domina.

Bramanteren jatorrizko marrazkia. 

Bramanteren jatorrizko marrazkia.

Rafaelen proiektua

1514tik Raffaello Sanzio hartu zuen lanen zuzendaritza, fra Giovanni Giocondo eta Antonio da Sangallo Gaztearekin batera, zeinak lanekin jarraitu zuen Rafael 1520an hil ondoren, Baldassarre Peruzzirekin batera. Guztiek Bramanteren ideia aldatu zuten, latindar gurutzeko oinplano basilikal tradizionalean oinarritzen ziren diseinuak aukeratuz, hiru nabeko luzetarako gorputz batekin[6]. Sangallok, 1546an, zurezko eredu garesti bat aurkeztu zuen, gaur egun basilikan gordeta dagoena, non aurretik sortutako ideia guztiak laburbiltzen zituen. Peruzzik bururatutako oinplano zentralizatua defendatu zuen, Bramantek asmatutakoa baino kupula handiago batez estalia eta danbor bikoitz erraldoi batekin azkendua, multzoa alboko bi kanpandorre garairekin.

Rafaelen proiektua. 

Rafaelen proiektua.

Sangalloren marrazkia. 

Sangalloren marrazkia.

Michelangeloren proiektua

1546an Sangallo hil ondoren, Paulo III.ak lanen zuzendaritza Michelangelo Buonarroti arkitekto eta artistaren esku utzi zuen, zeinak Bramanteren ideiaren berriz heldu zion greziar gurutzeko oinplanoa egiteko. Bramanteren jatorrizko diseinuak zuzendu beharreko egitura-arazoak zituen. Michelangeloren zuzendaritzapean absideko hormak altxatu ziren, sekulako handitasunezkoak. Hala ere, jeinuaren ekarpenik garrantzitsuena aldare nagusiaren gainean dagoen kupula handia da. Nahiz eta oso astuna izan, airean zintzilik dagoela dirudi[8]. Michelangelo hil eta hogeita lau urtera, Domenico Fontana eta Giacomo della Portaren behin betiko diseinuaren arabera amaitu zen kupula, maisuaren egitasmoa aldatu gabe ia[9]. Kupularen barnealdeko mosaikoak Giuseppe Cesarirenak dira, eta santuen hierarkia irudikatzen dituzte zeruko lorian, erdialdeko lanternan Jainko Aita irudikatua dagoelarik.

Michelangeloren proiektua. 

Michelangeloren proiektua.

Fatxada (marrazkilaria: Étienne Dupérac). 

Fatxada (marrazkilaria: Étienne Dupérac).

Ebaketa (marrazkilaria: Étienne Dupérac). 

Ebaketa (marrazkilaria: Étienne Dupérac).

Lanen amaiera

Basilikaren egungo konfigurazioa, latindar gurutze formakoa, Carlo Maderno arkitektoak egin zuen, zeinak Paulo V.aren garaian hiru hormarte gehitu zituen eta fatxada nagusia proiektatu, balkoi luzez osatua eta zutabe erraldoiek zeharkatua. 1626an amaitutzat jo zen, eta hotsandiko elizkizunean sagaratu zuen Urbano VIII.ak, oraindik amaitzeko xehetasun asko geratzen ziren arren.

Beltzez, Michelangeloren oinplanoa; grisez, Madernoren luzapena. 

Beltzez, Michelangeloren oinplanoa; grisez, Madernoren luzapena.

Madernoren fatxada. 

Madernoren fatxada.

Alexandro VII.ak hala eskatuta, Gian Lorenzo Berninik San Petri plaza erraldoia eta inguratzen duen kolomadia proiektatu zituen. Bere gainean eta plazaren perimetro osoan, garai eta toki guztietako santuen estatua ugari ikusten dira. Basilikaren fatxadaren gainean 13 Estatua daude, apostoluena (San Petri izan ezik), San Joan Bataiatzailearena eta, erdian, Kristorena. Berninik, Madernoren fatxada osatu behar zuten kanpandorreetarako diseinua egiteaz ere arduratu zen. Berniniren zuzendaritzapean 1638 eta 1641 bitartean osatutako dorre bakarra, altxatu eta gutxira, eraitsi behar izan zen, egituraren ezegonkortasun gabearen zantzu nabariengatik.

Fatxadaren bi aldeetan dauden erlojuak XVIII. mendearen amaieran ezarri ziren, Giuseppe Valadier arkitekto eta bitxigileak eginak.

 
Berniniren baldakinoa

Bernini tenpluaren barne apainduraren zati handi batez ere arduratu zen. Lanik nabarmenena baldakino ikusgarria da, brontze trinkozkoa, basilikaren aldare nagusiaren gainean dagoena. Baldakinoaren eraikuntzan erabilitako brontzea, Erromako Agriparen Panteoiko kupulako kasetoietatik aterea izan zen. Ekintza horrek esaldi bati bide eman zion Erroman: "Quod non fecerunt barbari, fecerunt Barberini", latinezko esamoldea, "Barbaroek egin ez zutena, Barberinitarrek egin zuten" hau da, barbaroek arpilatu ez zutena, Barberini familiakoek arpilatu zutela, Urbano VIII.a aita santua barne. Bolutadun lau zutabe salomonikoz osatuta dago, eta landare-dekorazioa, aingeruak eta oihal simulatuak ditu; alde guztietatik agertzen dira erleak, Barberinitarren ikur heraldikoa, aita santuaren familiarena.

Berninik, gainera, abside barneko dekorazioan parte hartu zuen, loria distiratsu baten itxura emanez okulu baten inguruan Espiritu Santuaren usoarekin, azpian San Petriren Aulkia zuen erlikia-ontzi bat jarriz, Elizako Gurasoen brontzezko eskultura erraldoiek eusten zutena. Kupularen zutabeen dekorazioa ere bururatu zuen, basilikako erlikiarik izendatuenak gordetzen dituzten nitxoak moldatuz; bere zuzendaritzapean lau eskultura monumental jarri ziren, Santa Helena, San Andres, Santa Veronika eta San Longinus irudikatuz, azken eskultura egiteaz bera arduratu zelarik.

Artista ugarik parte hartu zuten artelanak egiteko, baina ezagunena Pietà da, Michelangeloren gaztaroko lana, baina egin zuen lanik garrantzitsuenetako bat, eskuineko lehen kaperan gurtua.

↑ a b (Ingelesez) Lees-Milne, James. (1967). San Pedro: la historia de la Basílica de San Pedro en Roma.. Hamish Hamilton OCLC .1393052. (Ingelesez) Andrea Pollett. Egyptian obelisks. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019) (Noiz kontsultatua: 2019-12-4). (Gaztelaniaz) P. Jorge Loring, S.I.. La tumba de San Pedro. Catholic.net. (Ingelesez) Boorsch, Suzanne. (1982-1983). «The Building of the Vatican: The Papacy and Architecture» The Metropolitan Museum of Art Bulletin 3: 4-8.. (Ingelesez) Guarducci, Margherita. (1960). The Tomb of St Peter. Hawthorn Books (Noiz kontsultatua: 2011-5-30). ↑ a b (Italieraz) Spagnesi, Gianfranco. (2003). Roma: la Basilica di San Pietro, il borgo e la città. Palombi, 62 or. OCLC .54989356 (Noiz kontsultatua: 2011-05-30). (Italieraz) De Maio, Romeo. (1992). Riforme e miti nella Chiesa del Cinquecento. Guida, 407 or. ISBN 8878351318. (Noiz kontsultatua: 2011-05-30).De Angelis (1978), 346-349 or.Ackerman (1997), 193-221 or.
Photographies by:
Statistics: Position
462
Statistics: Rank
183780

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
231649857Click/tap this sequence: 6142

Google street view

Where can you sleep near San Petri basilika ?

Booking.com
489.355 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 182 visits today.