Città del Vaticano

( Vatikano Hiria )

Vatikano Hiria (italieraz, Stato della Città del Vaticano) —Vatikanoa edo Egoitza Santua ere deitua— munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia. Erromako (Italia, Europa) hiriaren barnean dagoenez, herrialde itsasgabea da. Estatu-burua Aita Santua da. Mila biztanle izanik, munduan jende gutxien duen estatua da. Egoitza Santuaren menpekoa da (latinez, Sancta Sedes) eta bertan daude Jauregi Apostolikoa (Aita Santuaren egoitza) eta Erromatar Kuria. Sarritan Egoitza edo Aulki Santua eta Vatikano Hiria nahasten badira ere, argi bereizi behar dira: Aulki Santua Eliza Katolikoko zuzendaritza gunea da; Vatikano Hiria, aldiz, estatu independentea (nahiz eta Aulki Santuak, Nazio Batuen Erakundeko begiralea denez, ez duen NBEarekin harreman zuzenik).

Historia

Erroma izango zen hiri zaharraren inguruko muinoetako bat etruskoek erabili zuten, beste inork baino lehenago, hilerri gisa, K.a. VI. mende inguruan. Hildakoak hirietako harresietatik kanpo ehorzteko ohitura zuten, eta haien nekropolia Vatika azpimunduko jainkosak gordetzen omen zuen[1].

Mende batzuk geroago muinoaren hegian zirko bat eraiki zuten eta, kondairaren arabera, hantxe exekutatu zuten San Pedro. Horregatik, Konstantinok, Erromako lehen enperadore katolikoak, santutegi bat eraikiarazi zuen muinoaren oinean. Ordurako Muino Vatikanoa esaten zioten[1]; mende gehiago joan ziren aita santuaren jauregia eta San Pedroren omenezko basilika berria hantxe eraiki arte. Horrenbestez, eliza katolikoaren egoitza nagusiak jainkosa pagano baten izena du[1].

Geroago Aita Santuaren mendean zeuden estatu handiak murriztuz joan ziren ahala Elizaren gobernupeko lurraldeak eta horien izaera kolokan izan ziren denbora luzean. Italiaren batasunak areagotu egin zuen auzi hura. Garibaldiren osteek Erroma hartu zutenean Aita Santuaren egoitzaren mugak zehaztu beharra ikusi zen. Baina Pio IX.a Aita Santuak eta haren ondorengoek ez zuten Italiako gobernu berriaren proposamena onartu[1].

Azkenik, 1929an Mussolinik eta Pio XI.a Aita Santuak Vatikanoko hiriaren burujabetasuna hitzartu zuten Letranen. Aita Santua da estatu burua. Aginpide osoa du, eta, estatu idazkariaren lehendakaritzapean, kardinalen batzorde baten bitartez erabiltzen du aginpidea. 1963an, Joan XXIII.ak Bigarren Kontzilioari hasiera eman zion eta 1965ean, berriz, Paulo VI.ak amaiera eman zion. 1978tik 2005era, Joan Paulo II.a izan zen aita santua eta Vatikano Hiriko buruzagia. 2001ean, Joan Paulo II.ak Vatikano Hiriko Estatuko oinarrizko legea eman zuen, eta gaur egun lege hori dago oraindik ere indarrean. 2005ean, Benedikto XVI.a izendatu zuten aita santu[1].

2014ko azaroaren 13an jakin zenez, etxerik gabekoentzat San Pedro plazan dutxak jarriko zituzten. Dutxa hauek Vatikano inguruetan lo egiten zuten etxerik gabekoentzat ziren. San Pedro basilikan erromesek erabiltzen zituzten bainugelatan jarriko zituzten dutxak[2].

↑ a b c d e «Vatikanoaren jatorri paganoa», Argia, 2014-11-09, CC-BY-SA lizentzia«Etxerik gabekoentzat San Pedro plazan dutxak jarriko dituzte», EiTB, 2014-11-13
Photographies by:
Statistics: Position
93
Statistics: Rank
478977

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
598673142Click/tap this sequence: 8491

Google street view

Where can you sleep near Vatikano Hiria ?

Booking.com
489.771 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 22 visits today.