Cappella Sistina

( Kapera Sistinoa )

Kapera Sistinoa edo Kapera Sixtinoa (italieraz: Cappella Sistina) Vatikano Hiriko Jauregi Apostolikoko kapera bat da, Aita Santuaren egoitza nagusian kokatua. Izena Sixto IV.a aita santuaren izenetik datorkionez, Sixtotar kapera ere deitzen zaio.

Mundu guztian oso ezaguna da, hain zuzen ere bertako margolanak, Pizkundeko margolari bikainenek eginak (Michelangelo , Rafael, Perugino, Botticelli, Ghirlandaio eta abar), erreferentzia saihestezina direlako Mendebaldeko margogintzaren historian. Horrez gain, entzutetsua da bertan egiten delako konklabea; alegia, Aita Santua hautatzeko kardinalen batzarra.

Kapera Sixtinoa Vatikanoko Museoen atal bat da.

Historia

Kapera Sixtinoko sabaia Michelangelok margotu zuen, 1508tik 1512ra bitartean.

1506an, Julio II.a Aita Santuak Kapera Sixtinoko sabaiko margolanak aldatzea erabaki zuen. Ordura arte, sabaiak Piero Matteo d'Ameliaren margolan bat agertzen zuen, tenplu paleokristauen tradizioari jarraitzen ziona: hondo urdin baten gainean, urre-koloreko izarrak.

Michelangelo, pintorea baino gehiago, eskultorea zen; horregatik, hasieran ez zuen arduratu nahi izan margolan berria egiteaz. Aita Santuak, ordea, guztiz zorrotz jokatu zuen, eta Michelangelori ez zion beste aukerarik utzi, enkarguari baietza ematea baino. Alabaina, Frantziarekiko gerra bat piztu zen, eta horrek Aita Santuaren arreta beste zeregin horietara desbideratu zuen, garai hartan buruzagi militar garrantzitsua ere bai baitzen. Michelangelo aukera horretaz baliatu zen Erromatik ihes egiteko eta eskulturagintzan jarduteko.

Nolanahi ere, 1508an Aita Santua garaile itzuli zen Erromara, eta Michelangelori deitu zion, sabaiko margotze-lanari ekin ziezaion. Lan horretarako kontratua 1508ko maiatzaren 10ean sinatu zen.

 
Julio II.a Aita Santua.
Photographies by:
Statistics: Position
216
Statistics: Rank
538197

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
129457386Click/tap this sequence: 8186
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Kapera Sistinoa ?

Booking.com
8.857.721 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 3.494 visits today.