Cathédrale Notre-Dame de Paris

( Parisko Notre-Dame katedrala )

Parisko Notre-Dame Katedrala (frantsesez: Notre-Dame de Paris, "Parisko Gure Andrea" edo "Andra Maria"), askotan Notre-Dame gisa ezaguna, Parisko 4. barrutian dagoen katedrala da. Frantziako arkitektura gotikoaren adibide finenetako bat dela esan ohi da. Ojiba-gangaren eta arku arbotanteen erabilerak, arrosa leiho erraldoi eta koloretsuak eta bere eskulturen izaera naturalistak aurreko arkitektura erromanikotik bereizten dute. Mariari eskainia, Jesusen amari, Parisko Île de la Cité uhartetxoan dago, Sena ibaiaren urek inguratzen dutena.

1163an eraikitzen hasi eta 1260ean amaitu zen, nahiz eta hurrengo mendeetan aldaketa ugari izan zituen. 1790eko hamarkadan, Frantziako iraultzan, elizak desakralizazioa jasan zuen, eta iruditeria erlijioso ugari suntsitu zen. 1831ean Victor Hugoren Notre-Dame de Paris eleberria argitaratu zenean, eraikinaren inguruko interesa piztu zen. Eugène Viollet-le-Ducek birgaitze proiektu handi b...Irakurri gehiago

Parisko Notre-Dame Katedrala (frantsesez: Notre-Dame de Paris, "Parisko Gure Andrea" edo "Andra Maria"), askotan Notre-Dame gisa ezaguna, Parisko 4. barrutian dagoen katedrala da. Frantziako arkitektura gotikoaren adibide finenetako bat dela esan ohi da. Ojiba-gangaren eta arku arbotanteen erabilerak, arrosa leiho erraldoi eta koloretsuak eta bere eskulturen izaera naturalistak aurreko arkitektura erromanikotik bereizten dute. Mariari eskainia, Jesusen amari, Parisko Île de la Cité uhartetxoan dago, Sena ibaiaren urek inguratzen dutena.

1163an eraikitzen hasi eta 1260ean amaitu zen, nahiz eta hurrengo mendeetan aldaketa ugari izan zituen. 1790eko hamarkadan, Frantziako iraultzan, elizak desakralizazioa jasan zuen, eta iruditeria erlijioso ugari suntsitu zen. 1831ean Victor Hugoren Notre-Dame de Paris eleberria argitaratu zenean, eraikinaren inguruko interesa piztu zen. Eugène Viollet-le-Ducek birgaitze proiektu handi bat abiatu zuen 1845ean, hogeita bost urtez iraun zuena. 1963an katedralaren fatxada nagusia garbitu zuten, haren jatorrizko kolorea itzuliz. 1991 eta 2000 urteetan ere berriro garbitu zuten.

Parisko Artxidiozesiaren katedrala izanik, Notre-Damen dago Parisko artzapezpikuaren katedra (Michel Aupetit). Urtero 12 milioi bisitari ditu, Parisko monumentu bisitatuenetako bat. 2019ko apirilaren 15ean sute larri bat izan zuen.

Historia Eraikuntza prozesua eta ondorengo erreformak
Ikuspegia hego-ekialdetik

Katedrala dagoen tokiak, jada kalitate urriko lurrazpi bat zuen, eta mila pertsona luzatu behar izan zituzten lurrean lurra lautzeko, eraikina eraikitzen hasi aurretik, jada gurtza erlijiosoari dagokionez historia sendoa zuena. Lehenik, zeltek ospatu zituzten hemen euren zeremoniak. Ondoren, erromatarrek bertan eraiki zuten Jupiter jainkoari eskainitako tenplu bat. Hemen egon zen, baita ere, Parisko lehen eliza kristaua, Saint Etienne Basilika, Txildeberto I.a errege frankoak proiektatua 528an. Eliza honen ordez, 1163 arte mantenduko den eliza erromaniko bat eraiki zen. Urte horretan katedral honen eraikuntza bultzatu zen.

Lehen aldia: 1163-1250

Jadanik 1160an, eta Parisek izandako igoera zentralizatzailearen ondorioz, Maurice de Sully gotzainak dio garai horretako eliza, San Estebanena, ez dela balio berrien parekoa, eta botatzea agintzen du. Hasierako gotikoa, ordura arte ezinezkoak ziren formak ahalbidetzen dituen bere berrikuntza teknikoekin, hiritar domeinuan ospe kontzeptu berri baten eskariarentzako erantzuna da. Luis VII.a Frantziakoaren erregealdian, eta errege honen babespean, egitasmo hau ekonomikoki babesten dute euren botere berriaren ikurraren sorreran interesa duten klase sozial guztiek. Honela, eta egitasmoaren handitasuna kontuan hartuz, egitarauak azkar jarraitu zuen, baliabide ekonomikorik ezaren ondoriozko eteterik gabe (garai horretan, eraikin handietan oso ohikoa zena). Eraikuntza 1163an hasten da, Saint-Denisko abadiaren trazu bideratzaile batzuk islatuz, oraindik, lehen harria jarri zuenaren nortasunari buruzko zalantzak mantentzen zirelarik, Maurice de Sully gotzaina edo Alexandro III.a aita santua izan ote zen. Prozesuan zehar (eraikuntzak, aldaketak kontuan hartuta, XIV. mendearen erdialdea arte iraun zuen), zenbait arkitektok parte hartu zuten egitasmo honetan, eta faktore horrek esplikatzen idtu eraikinean ikus daitezkeen estilo-ezberdintasunak.

DSC00733 Notre Dame Paris from east.jpg

1182an, koroak jada ematen zituen zerbitzu erlijiosoak, eta, mende arteko trantsizioan, nabea jada amaitua dago. XIII. mendearen hasieran abiatzen dira mendebaldeko fatxadaren lanak, haren bi dorreekin. Lan horiek mende bereko erdialdera arte luzatuko dira.

1250 - XIV. mendea

Transeptuaren besoak (iparraldetik hegoalderako norantzan daudenak), 1250 eta 1267 bitartean eraikitzen dira, Jean de Chelles eta Pierre de Montreuil gainbegirale bezala daudelarik. Aldi berean, bere inguruan, gotikoaren barnean estilo aurreratuago batean, beste katedral batzuk eraikitzen dira, Chartresko katedrala, Amiensko katedrala eta Reimsko katedrala kasu.

XV. eta XVI. mendeak XVII. eta XVIII. mendeak XIX. mendeko berrikuntza

1789an Frantziako Iraultza gertatu zen, eta arrazoimenaren gurtza. Iraultzaileek txikizioak egin zituzten katedralean. Notre-Dame fisikoki zein gogoz biziberritzeko mugimendua Victor Hugok hasi zuen 1831tik aurrera, eraikina balioetsiz, iragana ez ahazteko premia nabarmenduz eta nazioaren ondaretzat joz. Are, eleberri bat ere idatzi zuen bertan kokatua, Parisko Andre Maria (1831), zeinean kontatzen baita Quasimodo kanpai jole konkordun eta begibakarraren eta Esmeralda ijitoaren arteko harremana XV. mendeko Parisen. Horrek iruditeria kolektiboa elikatu zuen, eta erlijioaz aparteko dimentsio bat eman zion eraikinari.[1]

Katedrala, Eugène Viollet-le-Ducek eta Jean-Baptiste-Antoine Lassusek zaharberritu zuten 1846an, baina Lassus hil egin zen eta Eugène geratu zen agintari bakar. Egin zituen aldaketetako batzuk dira frontoiak leihoetan sartzea, hegoaldeko arrosa leihoaa, ostiko arkuetako harri, harri berrirekinnordezten du, barne kapera eta aldare guztiak berreraikitzen ditu, estatua berriak jartzen ditu fatxadan, Erregeen Galerian, eta, estatuetan buru batzuk falta direnez, gertuko katedraletatik kopiatzen ditu (Eugèneren beraren erretratuak diren batzuk ere badaude). Guzti honetaz gain, katedralaren isolamendu bat pentsatu zuen inguruko eraikin guztiak suntsituz.

XIX. mendeko berrikuntzaren ostean Gertaera historiko garrantzitsuak 2019ko apirilaren 15eko sutea Berria.eus. «Quasimodo eta Strygeren etxea» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-18).
Photographies by:
Statistics: Position
2185
Statistics: Rank
123541

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
913725864Click/tap this sequence: 4644
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Parisko Notre-Dame katedrala ?

Booking.com
6.581.670 visits in total, 9.303 Points of interest, 405 Destinations, 73 visits today.