Catacombes de Paris

( Parisko katakonbak )

Parisko katakunba (frantsesez: Les Catacombes) Frantziako hiriburuaren hilerri ospetsuena da. Hilerria Erromatar Inperioan kareharri meategiak ziren lur azpiko tunel sarean egokitu zen. Dena dela, hilerria ez da hain zaharra, XVIII. mendekoaren amaierakoa baita. Gaur egun hezurtegia gordetzen da non sei milioi pertsonen hezurdura dauden, Europako hezurtegi handiena alegia.

Parisko katakunba (frantsesez: Les Catacombes) Frantziako hiriburuaren hilerri ospetsuena da. Hilerria Erromatar Inperioan kareharri meategiak ziren lur azpiko tunel sarean egokitu zen. Dena dela, hilerria ez da hain zaharra, XVIII. mendekoaren amaierakoa baita. Gaur egun hezurtegia gordetzen da non sei milioi pertsonen hezurdura dauden, Europako hezurtegi handiena alegia.

Historia
 
Hezurdurak Parisko katakonbetan.

Meategi hauen hilerri bezalako erabilera Charles-Axel Guillaumot-ek, harrobien inspektorea, 1786an, ezarri zuen. Arrazoia hiriko hilerriak oso beteta zeudela eta arazoari irtenbide bat emateko beharra zegoela.[1] Gaia konplexua zen zeren eta Les Halles barrutian, Saints-Innocents hilerrian, hildakoen erabileraren okerraren ondorioz, kutsadura arazoak sortzen ari baitziren.

Lehenengo gorpuzkinak Saint Nicolas des Champs hilerritik eraman zituzten. Hildakoak 1788ko nahasmenduetan gertatutakoak ziren eta hilerri berrian abuztuaren 28 eta abuztuaren 29an jarri ziren. Ondoren, hamabost hilabetetan, hilerri guztietatik milioika giza-hezur eraman zituzten. Azkenak, 1870ekoak dira. Operazioak gauez egiten ziren, horretarako zalgurdiak erabiliz.[2]

Hezurrak ormak eginez kokatu ziren, tarteka aldare txikiekin. Halaber, hezurren jatorriak adierazteko plakak jarri ziren. Ezagunak dira hemen ikus daitezkeen epitafioak.

Katakonba hauetan gertakari asko eman dira. Horrela, 1871ean, Parisko Komunan, kamera batean monarkiazale talde bat erahila izan zen. Bigarren Mundu Gerran bestetik, Frantziako Erresistentziak ezkutatzeko eta mugitzeko tunel-sare hau erabili zuen. Alemanek, aldiz, Lycée Montaigne eskolaren azpian, seigarren barrutian, bunker bat eraiki zuten.

www.thisisthelife.com/es/catacombs-in-paris.htmhttps://web.archive.org/web/20180302044623/http://www.todoleyendas.com/leyendas/Miscelanea/Las_Catacumbas_de_Paris.php
Photographies by:
Grégory Kerouac - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
1771
Statistics: Rank
70449

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
137984265Click/tap this sequence: 8141

Google street view

Where can you sleep near Parisko katakonbak ?

Booking.com
489.771 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 22 visits today.