Historia
Eraikina, Luis XIV.a Frantziakoa erregearen aginduz eraiki zen, etxerik gabe geratzen ziren gerrako beterano baliaezinentzako. Planoak, Libéral Bruantenak dira, eta Jules Hardouin-Mansartek eraiki zuen.
Napoleon Bonaparteren hondarrak ditu bertan, Santa Helena uhartetik Parisera 1840an eraman zirenak, Luis Felipe Orleansekoaren ekimenez. 1940tik, bere seme Napoleon II.a Frantziakoaren eta bere anaia Joseph Bonaparteren hondarrak ere baditu, baita zenbait mariskalenak ere, horien artean, Louis Hubert Lyautey, Ferdinand Foch eta Philippe Leclercenak.
Gehitu iruzkin berria