Tour Eiffel

( Eiffel dorrea )

Eiffel dorrea (frantsesez: Tour Eiffel) Parisen dagoen burdinezko dorre garaia da (324 m), Gustave Eiffel ingeniariak 1889ko Nazioarteko Erakusketan eraikitakoa. Marteren Zelaiaren muturrean kokatua, Sena ibaiaren ertzean, Parisko monumentu hau, Frantzia eta bere hiriburuaren ikur nagusia da, eta hiriko egiturarik altuena. Sarrera ordainduak hartzen dituen munduko monumentu bisitatuena ere bada, urtero 7,1 milioi turista baititu. Inauguratu zenetik, 300 milioi bisitari baino gehiago izan ditu. 300 metroko garaierarekin, geroago antena batekin 324 metroraino luzatu zena, Eiffel dorrea munduko egiturarik garaiena izan zen 41 urtez. Hirugarren solairuko bigarren maila, batzuetan laugarren solairua deitzen dena, 279,11 m garai dagoena, Europar Batasuneko jendearentzat irekitako behatoki plataforma garaiena da eta Europako bigarrena, Moskuko Ostankino dorrearen ondoren.

Bi urte, bi hilabete eta hiru egunetan eraiki...Irakurri gehiago

Eiffel dorrea (frantsesez: Tour Eiffel) Parisen dagoen burdinezko dorre garaia da (324 m), Gustave Eiffel ingeniariak 1889ko Nazioarteko Erakusketan eraikitakoa. Marteren Zelaiaren muturrean kokatua, Sena ibaiaren ertzean, Parisko monumentu hau, Frantzia eta bere hiriburuaren ikur nagusia da, eta hiriko egiturarik altuena. Sarrera ordainduak hartzen dituen munduko monumentu bisitatuena ere bada, urtero 7,1 milioi turista baititu. Inauguratu zenetik, 300 milioi bisitari baino gehiago izan ditu. 300 metroko garaierarekin, geroago antena batekin 324 metroraino luzatu zena, Eiffel dorrea munduko egiturarik garaiena izan zen 41 urtez. Hirugarren solairuko bigarren maila, batzuetan laugarren solairua deitzen dena, 279,11 m garai dagoena, Europar Batasuneko jendearentzat irekitako behatoki plataforma garaiena da eta Europako bigarrena, Moskuko Ostankino dorrearen ondoren.

Bi urte, bi hilabete eta hiru egunetan eraiki zen, eta berehala berebiziko eztabaida sortu zuen garaiko artisten artean, burdinazko munstro bat bezala ikusten baitzuten. 1889ko eta 1900eko Erakusketa Unibertsalen ondoren, Frantziako armadak erabili zuen komunikazio antenekin probak egiten, eta, gaur egun, erakapen turistikoaz gain, irrati eta telebista igorle bezala balio du.

Historia Hirugarren Errepublika

1875etik, Hirugarren Errepublika sortu zenetik, ezegonkortasun politiko kronikoa zen nagusi. Gobernuan, alderdi politikoak erritmo konstantean aldatuz doaz. Léon Gambetta lehen ministroaren arabera (1881 eta 1882 artean), kabineteak ministro "oportunistek" osatzen zituzten, baina hauen legeek gaur egun oraindik indarrean dauden printzipioen oinarri dira: nahitaezko eskola, laikotasuna, prentsa askatasuna eta abar. Garai hartako gizarteak aurrerapen tekniko eta sozialean arreta handia jartzen zuen. Zientziaren onurekiko fede horrek sortu zituen erakusketa unibertsalak. Baina lehen erakusketatik (Nazio Guztien Industriako Lanen Erakusketa Handia, "Great Exhibition of the Works of Industry of All Nations", Londres, 1851), gobernariek azkar antzeman zuten apustu teknologikoaren atzean erakusleiho politiko eraginkorra zegoela, eta akatsa litzatekeela aukeraz ez baliatzea. Bere industriaren trebetasuna erakutsiz, herrialde ostatzaileak bere aurrerapen eta nagusitasuna erakuts zezakeen garai hartan munduan nagusi ziren beste potentzia europarrekiko.

Ikuspegi honekin, Frantziak behin eta berriz ostatu zuen Erakusketa Unibertsala, 1855, 1867 eta 1878. urteetan. 1883tik 1885era Kontseiluko presidente izan zen Jules Ferryk Frantzian erakusketa unibertsal bat egiteko ideia berpiztea erabaki zuen. 1884ko azaroaren 8an dekretu bat sinatu zuen, 1889ko maiatzaren 5etik urriaren 31ra arte Parisen Erakusketa Unibertsal bat egitea ofizialki ezartzen zuena. Aukeratutako urtea ez zen ausaz izan, Frantziako Iraultzaren mendeurrena baitzen.

Proiektua
 
 
Lehen zirriborroa 1884ko ekainaren 6an Maurice Koechlin eta Émile Nouguier ingeniariek aurkeztua (ezkerra) eta Stephen Sauvestre arkitektoak berrikusia eta 1887an lehiaketara aurkeztua (eskuina).

1884ko ekainean, Eiffel enpresako bi ingeniari, Maurice Koechlin eta Émile Nouguier, proiektu bulegoko burua eta metodo bulegoko burua hurrenez hurren, 300 metroko metalezko dorre baten proiektua aztertzen ari ziren. 1889ko Erakusketako arretagune bihurtzea espero zuten. Ekainaren 6an zehazki, Maurice Koechlinek eraikinaren lehen zirriborroa egin zuen. Marrazkiak 300 metroko garaiera zuen dorre bat irudikatzen zuen, non lau alde kurboak 50 metro bakoitzero plataformaz elkartuta zeuden tontorrera iritsi arte. Gustave Eiffel ez zegoen proiektuan interesatuta, baina ikerketarekin jarraitzeko baimena eman zien bi diseinatzaileei. Stephen Sauvestre, Eiffel enpresako arkitekto burua, proiektuan laguntzeko deitu zuten, eta eraikina berriro marraztu zuen beste itxura bat emateko: harlangaitzezko oinarri astun bat gehitu zion, zutabeak lehen solairuraino arkuen bidez lotu zituen, plataforma kopurua bostetik bira murriztu eta dorrearen diseinua itsasargi baten antzeko zerbait bihurtu zuen, beste aldaketa batzuen artean[1].

Proiektuaren bertsio berri hau, apaindurekin edertua, Gustave Eiffeli aurkeztu zitzaion berriro, eta oraingoan proiektuarekin gogotsu agertuz zen. Horrela, 1884ko irailaren 18an, bere izenean eta Koechlin eta Nouguierren izenean "300 metrotik gorako garaiera duten metalezko harroin eta zutabeak eraikitzea ahalbidetuko duen antolamendu berri baterako"[2] patentea jarri zuen. Handik gutxira, Koechlin eta Nouguierren eskubideak erosi zituen, dorrearen gaineko eskubide osoa lortzeko. Handik aurrera, bere izena hartu zuen.

Eiffelen jeinua ez zegoen hainbeste monumentuaren asmakuntzan, baizik eta gobernariei, administrazioko arduradunei eta publikoari oro har bere proiektuaren berri emateko erabili zuen energian; eta lortu zuenean, dorrea eraikitzeko behar zen dirua biltzea, ezen gehienentzat erronka arkitektoniko eta tekniko soila zelako edo objektu estetiko hutsa (edo antiestetikoa, beste batzuen arabera). Bere funts propioekin, Eiffel dorretik eta dorrean eginiko esperimentu zientifiko batzuk ere finantzatu zituen, dorrea bere betikotzea ahalbidetu zutenak.

 
Marteren Zelaia 1887an, Eiffel dorrea eraiki aitzin (Pierre Petiten argazkia, Orsay Museoa.

Lehenik, garai hartan Industria eta Merkataritza ministro zen Édouard Lockroy konbentzitzen saiatu zen, "Marteren Zelaian 125 metroko aldea eta 300 metroko garaiera duen burdinazko dorre bat altxatzeko aukera aztertzea" helburu zuen lehiaketa bat abiaraz zezan. Lehiaketa honen moldea, 1886ko maiatzean egina, Gustave Eiffelek defendatutako proiektuaren oso antzekoak ziren, eta ia uste izatekoa da bere eskuz idatzia izan zela. Jakina, Eiffelek ez zuen halakorik egin, baina bistan da bere proiektuak aukera handiak zituela aukeratua izateko hiru urte geroago egingo zen Erakusketa Unibertsalean eraikitzeko[3].

Eiffelek ez zuen lehiaketaren emaitza aldez aurretik ezagutzen. Lehia gogorra izan zen. 107 proiektu aurkeztu ziren, baina, azkenean, Gustave Eiffelek irabazi zuen lehiaketa, eta, horri esker, 1889ko Erakusketa Unibertsalerako bere dorrea eraiki ahal izan zuen, Jules Bourdais arkitektoak bezala, Trocadéro jauregiarekin gauza bera egingo zuena (bertan, nahiago izan zuen granitoa erabili burdinaren ordez).

Proiektuak eskatu zuen 18.038 pieza metaliko definitzea eta 5.300 xehetasun plano dagozkien planoekin egitea. Horietan, Levallois-Perret fabrikako 50 ingeniarik eta 150 langilek esku hartu zuten.

Eraikuntza
 
Eiffel dorreraren harlana 1887an.

Hasiera batean, Eiffelek hamabi hilabeteko lan-iraupena aurreikusi zuen, nahiz eta azkenean bikoitza behar izan. Eraikuntza fasea 1887ko urtarrilaren 28an hasi eta 1889ko martxoan amaitu zen, justu Erakusketa Unibertsala ofizialki ireki aurretik.

Obran, langileen kopurua ez zen inoiz 250 baino handiagoa izan. Hori, lanaren zati handi bat lehenago egiten zelako gertatu zen, Levallois-Perret aldirietako herrian kokatutako Eiffel enpresen fabriketan. Dorrean dauden 2.500.000 errematxeetatik, 1.050.846 baino ez ziren obran jarri, hau da, totalaren %42. Elementu gehienak Levallois-Perret lantegietan muntatzen dira, lurrean, bost metroko zatietan, behin-behineko buloiekin, eta ondoren, behin betiko kokalekuan berotutako errematxeekin ordezkatzen.

Piezen eraikuntza eta muntaketa ez ziren ausazkoak. Berrogeita hamar ingeniarik muntaketa osoaren edo xehetasun batzuen 5.300 marrazki egin zituzten bi urtez, eta burdinazko 18.038 piezetako bakoitzak bere eskema deskribatzailea zuen. Eraikuntza lanean, lehenik eta behin, eraikinaren lau zutabeei eutsiko zieten hormigoizko harroin erraldoiak egin zituzten langileek. Horrek, lurraren gaineko presioa gutxitzen lagundu zuen, oro har 4,5 kg/cm² presioa egiten baitute zimenduen mailan.

Metalezko zatien muntaketa 1887ko uztailaren 1ean hasi zen. Muntaketaz arduratzen diren gizonei voltigeur zeritzen (frantsesezko "akrobata" edo) eta Jean Companion zurginak zuzendu zituen. Piezak 30 metroko garairaino igotzen ziren, igogailuei finkatutako pibote garabien laguntzarekin. 30 eta 45 metroko garaieran, zurezko 12 aldamio eraiki ziren. 45 metroko garaiera gainditu ondoren, aldamio berriak eraiki behar izan ziren, lehenengo solairurako erabili ziren 70 tonako habeei egokituak. Gero habe itzel horiek eta lau ertzak lehen solairuaren mailan elkartu ziren. Lotura hau, ustekaberik gabe egin zen 1887ko abenduaren 7an, eta alferreko bihurtu zituen aldamioak, lehenengo plataformagatik ordezkatuak (57 m garaian) eta, ondoren, 1888ko abuztutik aurrera, bigarren plataformagatik (115 m garaian).

 
Igogailu bat mendebaldeko eta ekialdeko harroinetan.

1888ko irailean, lanak oso aurreratuta eta bigarren solairua eraikita zeuden bitartean, langileek greban zeudela adierazi zuten. Lan-ordutegiei buruz eztabaidatzen zuten (9 ordu neguan eta 12 ordu udan), bai eta soldatari buruz ere. Soldata murriztutzat jotzen zuten, beren gain hartutako arriskuak kontuan hartuta. Gustave Eiffelek argudiatzen zuen arriskua ez zela ezberdina 200 metrora edo 50 metrora lan eginez gero. Nahiz eta batez besteko soldata baino soldata hobea zuten sektoreko langileentzat, soldata igo zien, baina ez kalte-ordainik eman "arriskua garaieraren arabera aldatzen zelako" faktoreari buruz (langileek eskatzen zutena). Hiru hilabete geroago, beste greba bat lehertuko zen, baina oraingoan langileen aurrez aurre egongo da, eta negoziazio oro ukatu[4].

1889ko martxoan, monumentua garaiz amaitu zen, eta langileen artean ez zen istripu hilgarririk erregistratu (langile bat hil zen, baina igandean zen, ez zegoen lanean eta oreka galdu zuen bere emaztegaiari egindako erakustaldi batean). Lanak 7.799.401,31 libera[5] kostatu zuten, aurreikusitakoa baino 1,5 milioi gehiago, eta denbora bikoitza behar izan zen eraikia izateko, hasieran 1887ko urtarrilean sinatutako kontratuan aurreikusitakoa baino[6].

Eraikuntza-lanen argazki-sekuentzia 1887ko uztailaren eta 1889ko martxoaren artean:
1887-7-18, 4. zutabea hastear. 

1887-7-18, 4. zutabea hastear.

1887-12-7, zutabeen muntaketa. 

1887-12-7, zutabeen muntaketa.

1888-3-20, habeen muntaketa erdiko aldamioen gainean. 

1888-3-20, habeen muntaketa erdiko aldamioen gainean.

1888-5-15, lehen solairu gaineko zutabeen muntaketa. 

1888-5-15, lehen solairu gaineko zutabeen muntaketa.

1888-8-21, bigarren solairuaren muntaketa. 

1888-8-21, bigarren solairuaren muntaketa.

1888-12-26, goialdearen muntaketa. 

1888-12-26, goialdearen muntaketa.

1889-3-31, lan amaituaren ikuspegi orokorra. 

1889-3-31, lan amaituaren ikuspegi orokorra.

Erakusketa
 
1889ko erakusketaren iragarki afixa

1889ko maiatzaren 6an, Erakusketa Unibertsalak bere ateak ireki zizkion jendaurreari, baina 9 egun gerora arte ezin izan zen bisitatu "300 metroko dorrea" (Tour de 300 mètres), maiatzaren 15ean. Bere eraikuntzan zehar, bereziki 1887ko otsailean, garaiko artista ospetsuenetako batzuek gaitzetsi zuten bitartean, Erakusketan berehalako arrakasta herrikoia lortu zuen, bisitarien andana erakarriz. Lehen astetik, igogailuak maiatzaren 26ra arte martxan hasi ez ziren arren, 28.922 bisitari igo ziren oinez eraikinera[7], eta horietatik 1.710 tontorreraino[8].

Azkenean, Erakusketako 32 milioi sarreretatik, bi milioi turista inguruk bisitatu zuten dorrea. Monumentuak, garai hartan munduko garaiena zenak (1930era arte, New Yorken Chrysler Building eraiki arte), ospetsu batzuk eta Gustave Eiffelen lagunak ere erakarri zituen. Horien artean zeuden Galesko printzea, Sarah Bernhardt aktorea, "Buffalo Bill" Cody (Mendebalde Urruneko erakustaldia zuena) eta Thomas Edison.

(Gaztelaniaz) SETE. Nacimiento y construcción de la Torre Eiffel. .(Frantsesez) pour une disposition nouvelle permettant de construire des piles et des pylônes métalliques d’une hauteur pouvant dépasser 300 mètres (Frantsesez) Michel Lyonnet du Moutier. (2009). L'aventure de la tour Eiffel: réalisation et financement. Publications de la Sorbonne, 221 or. ISBN 9782859446284.. (48 or.) (Frantsesez) «Personnel du chantier de la tour Eiffel» Tour Eiffel de Paris.com.[Betiko hautsitako esteka] (Frantsesez) [www.merveilles-du-monde.com Coût de la tour Eiffel. ] 2019-11-12. (Frantsesez) «Chronologie des evenements de la tour Eiffel» Tour Eiffel de Paris.com.[Betiko hautsitako esteka]Seitz, 18-11 or. (Ingelesez) SETE. (2016). The Eiffel Tower during the 1889 Exposition Universelle. .
Photographies by:
Statistics: Position
2068
Statistics: Rank
133386

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
567293814Click/tap this sequence: 9419
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Eiffel dorrea ?

Booking.com
9.003.510 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 849 visits today.