Garaipen Arkua (frantsesez: Arc de Triomphe) Parisko 8., 16. eta 17. barrutien elkargunean dagoen monumentua da. Eliseo Zelaien hiribidearen amaieran dago, Concorde plazatik 2,2 kilometrora, Charles de Gaulle plazan, antzinako place de l'Etoile delakoan ("Izarraren plaza").
Ziur aski, munduko garaipen arku ezagunena da.
50 metro garai eta 45 metro zabal da.
Napoleon Bonapartek garaipen arku hau eraikitzea erabaki zuen 1805eko Austerlitzeko guduan garaipena lortu eta bere soldaduei honako hau promes eginez: "Etxera, garaipen arkupean itzuliko zarete". Chalgrinek diseinatu zuen, erromatar arkitekturan oinarrituta.
Napoleonek iritziz aldatu zuen azken unean, izarraren plazan monumentu bat eraikitzerako garaian, hasiera batean, eraiki behar zen monumentua, 50 metro baino gehiagoko elefante bat baitzen, tronpatik ura botatzen zuena. Eraikin hau, gaur egungo Austerlitzeko guduko frantziar garaipena ospatzen duen garaipen arkua baino askoz txundigarriagoa izango zen.
Gehitu iruzkin berria