Mur des je t'aime
( 'Maite zaitut' esaldien murrua Parisen )"Maite zaitut" esaldien horma (frantsesez "Le Mur des je t'aime") gutxi gorabehera 40 metro koadroko horma-lana da, laukizuzen horizontal itxurakoa, Parisko Montmartre auzoan dagoena. Horman 311 aldiz idatzita dago "Maite zaitut" esaldia, 250 hizkuntzatan, laba beiratuzko 612 lauzaren gainean . Munduko hizkuntza ezagunenetan idatziak dira esaldi horiek, baina baita navajoz, inuiteraz, esperantoz edo euskaraz ere. Frédéric Baron, Claire Kito eta Daniel Boulogne artistek egina da horma, Abbesses plazako Jehan-Rictus lorategi txiki eta ederrean. Sartzea librea da .
Gehitu iruzkin berria