Pantalica

( Pantalicako nekropolia )

Pantalicako nekropolia (italieraz: Necropoli di Pantalica) hego-ekialdeko Siziliako nekropolia da, K.a. XIII. eta K.a. VII. mendeen arteko hilobiak dituena. 4000 hilobi inguru daude, Anapo eta Calcinara ibaien lotunean dagoen muino harritsu batean. 2005ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Sirakusarekin batera, kontuan hartuz haren balio historiko, arkeologiko, espeleologiko eta paisaiarena.

Dirudienez, Pantalica izena arabierazko Buntarigah hitzetik dator, kobak esan nahi duena, tokian anitz koba naturalak eta artifizialak daudelako. Siziliako gune protohistoriko garrantzitsuenetako bat da, oso baliagarria ulertzeko Brontze Arotik Burdin Arorako pasartea. Poetikoki, baina ez zientifikoki, identifikatu da antzinako Hiblarekin, K.a. XIII.-VIII. mendeen arteko erresuma, Anapo haranetik Sirakusaraino zabaltzen zena.

Pantalicako eskualdeak Vincenzo Consoloren ipuin bati eman zion izena Le pietre di Pantalica. Horr...Irakurri gehiago

Pantalicako nekropolia (italieraz: Necropoli di Pantalica) hego-ekialdeko Siziliako nekropolia da, K.a. XIII. eta K.a. VII. mendeen arteko hilobiak dituena. 4000 hilobi inguru daude, Anapo eta Calcinara ibaien lotunean dagoen muino harritsu batean. 2005ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Sirakusarekin batera, kontuan hartuz haren balio historiko, arkeologiko, espeleologiko eta paisaiarena.

Dirudienez, Pantalica izena arabierazko Buntarigah hitzetik dator, kobak esan nahi duena, tokian anitz koba naturalak eta artifizialak daudelako. Siziliako gune protohistoriko garrantzitsuenetako bat da, oso baliagarria ulertzeko Brontze Arotik Burdin Arorako pasartea. Poetikoki, baina ez zientifikoki, identifikatu da antzinako Hiblarekin, K.a. XIII.-VIII. mendeen arteko erresuma, Anapo haranetik Sirakusaraino zabaltzen zena.

Pantalicako eskualdeak Vincenzo Consoloren ipuin bati eman zion izena Le pietre di Pantalica. Horren arabera, meseta hori gizakiaren bidearen metafora da.


Historia

K.a. XIII. mendeko lehen erdian, tupustean, kostaldeko kokaleku guztiak desagertu ziren, sikuloak eta beste populazio batzuk heltzean edo ezezagunak zaizkigu beste arrazoiengatik. Populazioa kostaldea utzirik, babesa bilatu zuen abegitsuak ez ziren mendietan. Herri horiek kulturalki lotuta zeuden Thapsosekin, baina harremanak Mizenasekin zituzten.

 
Pantalicako erreka

K.a. 1050 inguruan, Pantalicak garrantzia galdu zuen eta biztanleak Cassibileko nekropolira eta horren ingurura mugitu ziren, non Pantalica II.aren faziesa loratu baitzen.

Aldaketa hori aldi baterakoa izan zen, baina K.a. IX. mendean, jatorrizko lekuak berriro garrantzia hartu zuen. Alabaina, kostaren hurbil egotean, feniziarren eragina nabaritzen da estiloan baita merkataritza-elkartrukean ere.

K.a. 850 inguruan, beste arrazoirengatik (greziarrek oraindik ez zuten inongo koloniarik fundatu), Pantalicako populazioa kostatik barnealdeko toki zailetara mugitu zen. Pantalica bezelako tokiak ugariak ziren Siziliako hego-ekialdean greziarrak heldu arte. Horiekin hasierako harremanak baketsuak ziren baino gero, iskanbiak izan zituzten lurraldea kontrolatzearren.

Sirakusa jaiotzean eta gero hedatzean, Hiblonek megaratarrei emandako hiria desagertu zen eta, agian, Sirakusak zerikusia izango zuen Pantalicako hondamenarekin ere, polisen domeinua barnealdera zabaldu zelako Akrai fundazioarekin, K.a. 664an. Pantalicako kulturen Printzearen jauregiko (Anaktoron) hondakinek irauten dute, baita 5.000 hilobitako nekropoli handi batek, haitzean induskatutakoa, ere.[1]

Greziar aldian, nekropoliko eskualdea ez zen osorik habitatu, horretarako Erdi Aroko lehenengo mende arte itxaron behar da.[2], hau da, K.o. VI. mende arte, barbaroek, piratek, eta IX. mendeko arabiarrek populazioei eragin zietenean babesa bilatzeko helezinazko tokietan. Bizantziar garaiko haitzetan induskatutako etxebizitzak ikusgai daude baita Gurutze-kobako oratorioa[3], San Nicolicchiokoa[4] eta San Micidiariokoa[5] ere.

Arabiarren ostean, normandiarren garaian jendea bizi zen toki horretan. Godfrey Malaterra kronistaren arabera, 1092an, arabiar komunitate bat zegoen ' 'Pentargia' ' izeneko tokian. Hurrengo urtean, Urbano II.aren Aita santuaren bulda batek Sirakusako elizbarrutia eta ' ' Pentargia ' ' aipatu zituen.[6]

Paolo Orsi arkeologoa izan zen lehena sistematikoki lekua ikertzean 1899, 1895 y 1897ko kanpainetan.[7]

« Dena lortu zen nire konstantziarengatik, eta Nava anaien eskuzabaltasunari esker, hemen ohorez eta eskertasunez gogoratzen ditudanak. 1895eko udaberrian hilabete bateko kanpaina bat antolatu zen eta, bi urte beranduago (1897ko ekainean), beste laburrago bat gauzatu zen. »

—Paolo Orsi[8]


XIX. mendeko 50eko hamarkadan, Luigi Bernabò Break jarraitu zuen indusketekin.

Pantalica, sicilianticasortino.it. 2019.03.18an kontsultatuta.Diego Barucco, Pantalica e il medioevo, siciliafotografica.it, 16 maggio 2009. URL consultato il 22 novembre 2009 (archiviato dall'url originale il 17 giugno 2009). 2019.03.18an kontsultatutaGrotta del crocifisso, siciliafotografica.it, 2019.03.18an kontsultatutaSan NicolicchioSan Micidiario, 2019.03.18an kontsultatuta[1] Itinerari culturali del medioevo in SiciliaIkerketaren emaitza Monumenti antichi dei Lincei aldizkarian argitaratu zen 1898an.Il sito di Pantalica di Luigi Bernabò BreaPantalica e i suoi monumenti di Paolo Orsi
Photographies by:
Clemensfranz - CC BY 2.5
Statistics: Position
1194
Statistics: Rank
99029

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
748529136Click/tap this sequence: 5157

Google street view

Where can you sleep near Pantalicako nekropolia ?

Booking.com
487.376 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 2 visits today.