Centuripe (latinez: Centuripae Italiako udalerri bat da. Ennako probintzian kokatuta dago, Sizilia eskualdean. 5.373 biztanle ditu, 174,2 kilometro koadroko azaleran banatuta. Centuripeko ekonomia nekazaritzan oinarritu da, nahiz eta sulfurozko, gatz mineraleko erauzketak eta errekak egon.

Historia Historiaurrea

Centuriperen jatorriak behinolako historiaurrean galtzen dira: Neoliton kolonizazio sedentarioa finkatu zen zenbait partetan, baina Paleolitoko dokumentazioa arraroagoa da[1]. Antropizazioaren gehitzea nabaritzen da Antzinako Brontze Aroan, baina Erdiko eta Amaierako Brontzean despopulatu zen. Aro Arkaikoan, sikuloak bizi ziren toki honetan[2] [3]. Hilobi-elementuak aurkitu dira: Piano Capitano auzoan, Gelso haranean; Casino auzoan, Difesa haranean eta Madonna auzoan. Nekropoliaren tamainak adierazten du herrixka bat baino gehiago zela[4]. Horko hilobiak eta bertoko beste herri batenak antzekoak dira, hareharrian induskatu eta K.a. VII. eta IV. mendeen artean erabili ziren[5]. Gaurko hirigunea egin da K.a. VI. mendeko beste hirigune baten gainean, nekropoliak eta zenbait aurkikuntzek adierazten duten moduan[6]. Tuzididesek esan zuen Kentoripa (Κεντὀριπα) sikuloen hiria zela[7], K.a. V. mendean. Sikuloek toki garaiezin hori aukeratu zuten hiria eraikitzeko, beranduago helenizatu bazen ere. Polibioren arabera, Italiako herriak (ausonioak, enotrioak eta morgeteak) Sizilian agertu ziren ere. Sikuloen eta protolatindar herrien arteko lotura, K.a. VI. mendeko Centuripen aurkitutako askos[8]batean adierazten da. Inskripzioak nabari azaltzen du sikuloera eta latinaren arteko lotura[9]

Antzinaroa

Sikuloen hiriak greziar garaian garrantzia hartu zuen, tirania eta askatasunezko aldiak tartekatuz. Erromatarrekin hasierako urteetan garrantziari eutsi zion[10]. Centuripe atenastarren aliatua izan zen Sirakusaren kontra borroka egin zutenean, (K.a 415-413) eta ia etengabe independentea izan zen (Agatoklesek kontrolatu arren 341) Lehen Gerra Punikoa arte.(264-241)

 
Antzinako Siziliako hiriak

K.a 404an, Centuripe Damone tiraniaren pean erori zen, Dionisioren aliatua. K.a. 368an Nikodemok hartu zuen boterea, K.a. 339 arte gobernatuz. Urte horretan, Timoleonek tiranoari ihesarazi zion eta centuripetarrak Sirakusara erbesteratu zituen, gero Centuripe kolono berriekin birpopulatzeko[11]. Hogeita zazpi urte beranduago, Agatoklesek kontrolatu zuen hiria, K.a. 312 arte. Ordurarte, Sirakusako garnizio bat egon zen hirian[12]. K.a. IV. mendearen erdian, zeramika artistikoa ugaritu zen, kromatismo handikoa. Hurrengo mendean ekoizpena handiago izan zen, polikromaturiko eta apaindutako baso handiekin[13]. K.a. III. mendean terrakotazko estatua txikiak ekoiztu ziren, tanagrar estilokoak. Heroiak eta animaliak ziren motiborik usuenak[14]. K.a. 263an, erromatar kontsulek Manio Valerio Massimo Messallak eta Manio Otazilio Krasok kartagotarren kontra hasi ziren. Zizeronek, In Verrem dio, Centuripe berez erromatarrekin joan zenez, hauek hiria aske (civitas immunis ac libera) aldarrikatu zutela baita zergarik gabekoa (civitas sine foedere) ere[15]. Harrez geroztik, garapen handia izan zuen, Siziliako erromatar hirien artean garrantzitsuenetariko bat izan arte. Honela, Zizeronen ustez, hiriak K.a. I. mendean, 10.000 biztanle zituen[16]. Honela adierazita dago aurkitutako ontziteri eta monumentuen aztarna ugarirekin[17]. Interesgarria da K.a. II. mendeko grekerazko inskripzio bat misio diplomatiko bat Erromara eta Lanuviora azaltzen duena. Horren ondorioz, Centuripe Lanuviorekin senidetu zen jatorri komunak zituztelako[18]. K.a. 38-35. urteetan, Sexto Ponpeio setiatu eta suntsitu zuen hiria Oktaviori fidela zitzaiolako[19], baina honek berreraiki zuen eta hiritarrei erromatar hiritartasuna eman zien[20]. Erromatar inperioko Centuripek monumentuen aztarnarik handienak utzi ditu: anitz eskulturak eta inskripzio. Hauetariko batean familia baten bilakaera irakur daiteke, kontsul bat eduki arte, hau da, Hadriano enperadorearen laguntzaile baten semea. Garapen momumentalarik garaia izan zen Hadriano eta Antoninoen artekoa[21], baina aztarna asko betiko galdu dira iraganeko arduragabekeriagatik eta bildumagileen harrapakaritzagatik. Inperioaren azken aldian, hiria gainbehera joan zen.

Erdi Aroa

K.o. 1000. urtean musulmanek Centuripe setiatu ondoren, 40 monje basiliotarrak hil zituzten. Roberto Guiscardek 1061ean, hiria setiatu zuen, baina harresi sendoengatik amore eman behar zuen[22]. Normandiar garai baketsua loraldi batez gozatu zuen Centuripek, baina suabiar aldian, hiria matxinatzean 1232an, Frederiko II.ak Centuripe menderatu zuen eta biztanleak erbesteratu zituen berriki eraikitako Augusta hirira[23], Rosario Patanèren arabera, Palermora erbesteratu bazituzten ere[24]. Halaere, ez ziren biztanle guztiak erbesteratu 1267 eta 1270 artean, Konradino Hohenstaufengoak hiria konkistatu eta zeharo txikitu ondoren, populazioa masakratu zuelako[25]. Orain bai, tokia biztanlerik gabe, ahaztu egin zen XVI. mendeko erdira arte. Lurrikara eta Etnaren erupzio batek, 1408an, Cataniaren inguruko eskualde asko suntsitu zituzten. Horren ondorioz, familia ugari Centuripen finkatu ziren.

Aro Modernoa

Francesco I.a Moncadak, 1548an, hiria birfundatu zuen Centorbi izenarekin[26] eta eliza nagusia eraiki, XIX. mendeko hasiera arte bukatu ez bazen ere. 1628an, Centorbik 800 biztanle zituen. XVIII. mendean, hiriko aztarnek zenbait bisitari ekarri zituen, hala nola, Jean-Pierre Houël margolaria eta Ignazio Paternò Castillo, Biscariko printzea, zeinak XVIII. mendearen amaieran indusketa batzuk egin baitzituen Centuripen, Castrogiovannin eta Camarinan. Aurkitutako aztarnei esker meseo bat egin zuen, borboiena bezain kategoriakoa[27].

Aro Garaikidea

Borboiak izan ziren XVII. mendean Siziliako agintariak. Hauek, 1819.04.19tik sistema administratibo berriarekin, Sizilia zazpi probitziatan banatu zituzten: Palermo, Messina, Catania, Girgenti, Noto, Trapani eta Caltanissetta. Centorbi distritu-buru izendatu zuten, Regalbuto, Catenanuova eta Carcaci hiriak horren jurisdikzio pean jarriz. Garibaldiren armadan, 1860an, centuripearrak boluntario aurkeztu zirenez, oroitarri batek gogoratzen du Garibaldik hiriari emandako esker onak: Siziliako balkoia deitu zion. Italiaren bateratzea eta gero (1862.11.25), Centorbi izena 1863an aldatu eta Centuripe berreskuratu zen[28]. Urte hauetan, hiriak oparotasun handia izan zuen sufrezko mineralaren ustiapenaz, gaur egun abandonaturik. XX. mendeko hogeiko hamarkadan, 15.000 biztanle izan zituen, baina krisia dela eta, atzerapen demografikoa hasi zen gaur arte. Erregeak 1926an, Enna probintzia sortu eta Centuripe horren jurisdikzioarekin barruan sartu zuen. 1943ko abuztuan, aliatuek Sizilian lehorreratzean, Centuripen aurkitu zuten germaniarren erresistentzia gogorra bonbardaketarekin apurtu behar zuten. 38. irlandar infanteriako brigadak hiria konkistatu ondoren, Wehrmacht-ak Cataniako ordokia eta Simetoko harana utzi zituen[29].

PATANÈ, Rosario: Centuripe dalla preistoria alla distruzione medievale, in I Quaderni del Patrimonio Culturale Ennese ”Collana interdisciplinare del ServizioSoprintendenza per i Beni Culturali e Ambientali di Enna, 2012, 183 or.TUZIDIDES: VI. 94, 3BIONDI: Centuripe (EN). Indagini su un territorio della Sicilia centro-orientale, p. 79PATANÈ, Rosario: Centuripe dalla preistoria alla distruzione medievale, in I Quaderni del Patrimonio Culturale Ennese ”Collana interdisciplinare del ServizioSoprintendenza per i Beni Culturali e Ambientali di Enna, 2012, 186 or.FRASCA, Massimo: Centuripe ellenistica, il quadro generale, in Sicilia ellenistica, Consuetudo italica, Alle origini dell'architettura ellenistica d'occidente, Roma, Edizioni dell'Ateneo, 2006, 194 or.BIONDI, Giacomo: Centuripe. Indagini su un territorio della Sicilia centro-orientale, 90 or.). FRASCA: op. cit. 194 or.Edariak gordetzeko zapaldutako txongilaThe inscription of Centuripe: language, meaning and historic background (2019.01.22an kontsultatuta)ORSI, Paolo: XI, Centuripe, un caso di rachitide antica, in Atti della R. Accademia dei Lincei, Memorie della Classe di scienze morali, storiche e filologiche (1901) Serie 5, Annata 298, vol. 9, nº 298, agosto 1901, 347-349 or. kontsultatutako URL 2019.01.24an.PATANÈ, R.: 186-187 or. DIODORO SIKULO: XIX 103, 3PATANÈ, R.: 187-188 or.(MORI, Attilio eta LIBERTINI, Guido: Centuripe, su treccani.it. 2019.01.22an kontsultatutako URL-a.MORI, Attilio eta LIBERTINI, Guido: Centuripe, su treccani.it. 2019.01.22an kontsultatutako URL-a ZIZERON: In Verrem II, 4, 50.FRASCA: op.cit. 193 or. MANGANARO, G.: Un Senatusconsultum in greco dei Lanuvini e il rinnovo della cognatio con i Centuripini, in "RendAccNapoli", XXXVIII, 1963, 51-64 or.DE VINCENZO, Salvatore: Tra Cartagine e Roma, p. 43, su books.google.it. Kontsultatutako URL 2019.01.22anESTRABON: VI, 4, 272CPATANÈ, R.: op. cit. 190-191 or. LICINIO, Raffaele eta VIOLANTE, Francesco:, I caratteri originari della conquista normanna: diversità e identità nel Mezzogiorno (1030-1130), 135 or., su books.google.it. [1] kontsultatutako URL 2019.01.22an) GIUNTA, Francesco: La Coesistenza nel Medioevo: ricerche storiche, 83 or., Bari, Dedalo Libri, 1968. PATANÈ, Rosario: Centuripe de la prehistoria a la destrucción medieval. Op. Cit.(PATANÈ, R.: Op. Cit. 197-198 or.(PATANÈ, R.: Op. Cit. 198 or. CASTELLO, Paternò: Le antichità di Catania (a cura di Carlo Ruta), Palermo, Edi.bi.si., 2003.5 or. Italiako Erresuma, Errege dekretua 1205 zb., 1863.03.15ekoa, Regio decreto che autorizza il Comune di Centorbi ad assumere una nuova denominazioneHAROLD, Alexander: Conquest of Sicily 10 July 1943 to 17 August 1943, in London Gazette, Second Supplement: 38205, London, King's Printer, 1948ko otsailaren 10, 1021 or. (Kontsultatutako URLa 2019.01.24)
Photographies by:
Zanna13 - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
2342
Statistics: Rank
54113

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
826179453Click/tap this sequence: 9514

Google street view

Where can you sleep near Centuripe ?

Booking.com
489.820 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 71 visits today.